Amaia Etxarri Erize

Hernani (Gipuzkoa) (1934)

Biografia

Hernaniko Kale Nagusian jaio zen. Bost senidetan bigarrena zen bera, eta emakumezkoetan zaharrena. Txikia zela gurasoek denda kozkor bat jarri zuten kalean. Aita Sakanakoa zuen eta ama, berriz, Iruñean jaioa, Irunen bizitua eta errefuxiatu Frantzian ibilia bigarren mundu gerran. Aitak euskaraz hitz egiten zuen, baina amak gutxi, horregatik, berak euskaraz ikasi izana urnietarra zuen senarrari eta Urumea errekari zor ziela zioen. Urumea errekan gora, etxez etxe saltzen zituzten dendako gaiak izan ere. Hemezortzi urte betetzean gidatzeko baimena atera zuen eta lanerako ongi etorri zitzaion. Kale Nagusiko dendaren parean beste lokal txiki bat ere ireki zuten eta azkenean, arrandegia ere jarri zuten.

Zintak

KodeaDataProiektua
HER-035 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Zaborrik gabe Bideoaren ikonoa
2 Orduko Hernani Bideoaren ikonoa
3 Gerraosteko migrazioa Bideoaren ikonoa
4 Dendako erosleen zorrak Bideoaren ikonoa
5 Dakien euskara Urumeari zor Bideoaren ikonoa
6 Gaztetan Hernanin erdaraz Bideoaren ikonoa
7 Dendako produktuak baserrikoen truke Bideoaren ikonoa
8 Gidabaimena ateratzeko, falangetik pasa behar Bideoaren ikonoa
9 Mutilekin dantzan Bideoaren ikonoa
10 Amaia izena ez aldatzeko komeriak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia