Hendaia (Lapurdi)

Hitler Hendaian izan zenekoa

Hitler Hendaian izan zenekoa <p>Extefanaren bi ahizpa esnea saltzera joanak ziren herrira Hitler etorri zen egunean. Hegazkinak ikusi zituzten hara eta hona. Bidearen bi aldeetan soldadu alemanak, ehun metroro. Herriko kaleak itxi zituzten eta soldaduak ikus zitezkeen teilatuetan. Esnea banatu eta arazorik gabe itzuli omen ziren bi neska gazteak etxera. Gerora jakin zuten Hitlerrek haien etxetik metro gutxira egin zuela lo.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-006-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Extefanaren bi ahizpa esnea saltzera joanak ziren herrira Hitler etorri zen egunean. Hegazkinak ikusi zituzten hara eta hona. Bidearen bi aldeetan soldadu alemanak, ehun metroro. Herriko kaleak itxi zituzten eta soldaduak ikus zitezkeen teilatuetan. Esnea banatu eta arazorik gabe itzuli omen ziren bi neska gazteak etxera. Gerora jakin zuten Hitlerrek haien etxetik metro gutxira egin zuela lo.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero, gerlarekin segitzeko, eta finitzeko, ez dakit oroitzen ziren Hittler izana dala hemen Hendaian. Egun hortaz oroitzen zira?
- A bai. A bai. Hitler… egun... aparta bat zen. Bon, guk hemen... gue kanpain xokoan, nun ez zian exercisetan-edo hola ari, ez ginen mais... ohartu giñen aireplanak edo abionak ibilki ziela harat ta hunat ta hola. Eta bi ahizpa, bat haundiya eta bertzea ttikiya, biek han zien esniakin. Eta hemen bidia goiti abiatu zielaik, ez dakit ehun metra guzitan bazien bi bidien aldetaik alemanak, soldaruak, armatuak, tiratzeko prest. Eta gero karrikaat gan zielaik, denak zerratuak, alemanak teilatu gaiñean, soldaruak, eta bon, been esniak utzi zituzten atiak irekitzen ahal izatu zituzten, etxetan sartzeko. Karrikan ez omen zen nihor ageri. Ahizpa zaharrenak erran zion gazteari omen “Jo, etorri gaitun esniakin, mais gibelat nola... nola gain gaitun gibelat?!”. Eta ahizpa ttikiyak ez zion deusik erran “Ez dakit, ez dakit”. Eta “Hemen zer pasatzen da, zer pasatzen da?”. Eta etxeat etorri zien problemarik gabe. Utzi zituzten pasatzen. Been esnia partitu ta ogiya hartu zuten, zeen memento hartan quartier guziko ogiya guk ekartzen ginduen e, zera... nola erran... zerbitzu iteko, zeen ez baitzien denak karrikaa gaten zaldi karruakin. Igual bertze auzoari ematen zioten esnia. Eta, bon, ogiya... ogiya hartu zuten, ogiya [boulangera]… Ta denak ixil-ixillak, denak. Eta etxeat etorri ta hori aitu nuen erraten: “O aita! Ez dakit zer pasatzen den! Gaur bada zerbeit pasatzen dena, ez da nihor karrikan! Eta abionak, aireplanak, beti badie gainian, zerian, zeru zolan, eta, zerbaite pasatzen da”. Eta ez zakiela, “Ba, ba ohartu naiz aireplan anitz zela gaur”. Eta gero aitu gintuen Hitler zela, Hendaiat etorria Francorekin elkarrizketa eiteat. Mais in zuten, mais, gareako inguruko apartamendu guziak… familia batek erran nau, familiako jende batek erran nau, hustu zituzten e garea inguruko zerak e, igorri zituzten handik instant batentzat. Eta bazuten beti muttiko bat familia hartan, muttiko bat eri, eta hango zerak, anaia haundiyak, edo aitak edo ez dakit nork erran zion “Ez ga muitzen ahal, badugu muttiko bat eri, ta ez da muitzen ahal hori”. Mais, soldaru bat han egotu zen heiek zaintzen e! Eta, gero, bon, elkarrizketa hori egin zutela —ez nahi bezala noski, nik gero irakurtu dutanez— eta gibelakuan Hitlerrek hemendik bi kilometretan da tunel hori, Hendaia ta Urruñako mugan den tunel hori, horren azpian pasa zuen gaua, eguna ta gaua, Hitlerrek. A bai, zeen beldur zen jakitia gero nor zen jendiak baitzien denbora berian, lanian ari zien jendiak sabotageak egiteko ta dena e, eta gero [...] bazien, mais orduan ez dakit bazien [...] mais baizen jendiak lanian ari zienak, halere. Eta resistentzia egiten duten hoiek eta denak. Eta tunel hortan pasatua zuen gaua, beldurrez sabotegeren bat egiteko. Tunel hori beti zaindua izan da e! Beti-beti e! Eta horko zaintzaileak zuten beren zera... beren etxia, etxe eder bat, [...] Bordoxarreko biria hori Iratzeko borda. Han... han bizi ziren. Ta handik gardiya hartzen zuten hor. Eta horran, beraz, Hitlerrek gure etxe ondo-onduan pasa zuen gaua. Ongi zaindua.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia