Alemaniako soldaduekin ibilitako neskek jasotako zigorra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-004-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Neska batzuk Alemaniako soldaduekin ibili ziren Hendaian egon ziren bitartean. Alemanak joan zirenean, ilea moztu zieten denen aurrean. Emakume haiek oso gaizki ikusiak ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire
- Data: 2010(e)ko martxoaren 08a
- Iraupena: 0:01:21
- Erref: HEN-004/038
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » II. Mundu Gerra (1939-1945)
Transkripzioa
- Bai, bai, bai, izandu die, e, gauz batzuk, bai, bai, bai.
- Eta aleman soldaduekin ibili neskak?
- A, bai. Ibili die, eta gero gan zirenian alemanak, ilea denak, bai, “à ras”, denak.
- Hori, oroitzen zira hortaz?
- Bai, nik ikusi dittut. Bai, bai.
- Mozten edo gero?
- “No, no”. Mozten ez, biñan gero bai.
- Ez zituzten denen aitzinean moztu ileak?
- Bai, plazan.
- A, ba, e?
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- Ze gogorra!
- Bai, bai.
- Ze baziren bi ahizpa, Orion bizi zirenak, bazuten zera bat, “une ferme là-bas”, ta gero baziren… bai, bestiak ere baziren bai, bai, bai. A, ba, zortzi bat egin zuten, e?!
- A, bai, e?!
- Bai, bai, bai, bai. Eman zuten fularra hola, badakizu? Etxera gateko. “Mais”, bai, bai, denak.
- Ta horiek gaizki ikusiak…
- A, bai, “dis-donc, ouh là”… Alemanakin fan, "c'est la..."... Bai, bai, bai.
- Buf! Eta…
- Eta beste batek izandu zuen… haurra izandu zuen alemanarekin ere bai.
- A bai?
- Bai, bai. Gero haurra hil zen. Hil zen haurra. “Mais” ez ziren ongi ikusiak, e?! Ez, ez, ez, ez. "Comme ça, voilà!"
Egilea(k): Josune Aznarez Alkat
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!