Hendaia (Lapurdi)

Bi ahizpak behizain zebiltzala haien ondora obus bat erori zen

Bi ahizpak behizain zebiltzala haien ondora obus bat erori zen <p>Soldadu militarrek ariketa militarrak egiten zituzten Hendaian zehar. Laborariak abisatzen zituzten, kanpora ez ateratzeko, baina egoera arriskutsuak sortzen ziren hala ere. Behin, udaberrian, aitak aziendak bazkatzera ateratzeko eskatu zien bi ahizpa gazteenei, beheko lurretan gelditzeko aginduz. Kanoi hotsak entzuten ziren, ordea, eta nondik zetozen jakin nahi eta kaskora igo zirenean ahizpak, lehertu ez zen obus bat erori zen haiengandik hamar metrora. Eta bi ahizpei zer bururatuko eta obusa lurretik atera eta etxera eramatea!</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-001-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadu militarrek ariketa militarrak egiten zituzten Hendaian zehar. Laborariak abisatzen zituzten, kanpora ez ateratzeko, baina egoera arriskutsuak sortzen ziren hala ere. Behin, udaberrian, aitak aziendak bazkatzera ateratzeko eskatu zien bi ahizpa gazteenei, beheko lurretan gelditzeko aginduz. Kanoi hotsak entzuten ziren, ordea, eta nondik zetozen jakin nahi eta kaskora igo zirenean ahizpak, lehertu ez zen obus bat erori zen haiengandik hamar metrora. Eta bi ahizpei zer bururatuko eta obusa lurretik atera eta etxera eramatea!

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bateki jo batea ta jo bertzea! Zaldiak’e pixka bat harrotuak eta ba...ez zen errexa e!
- Ez.
- Ez zen...egun batez... auzoko emazteki bat, Aspotxipiko Josepa, ari zen bokata jotzen, bokata jotzen iturrian, gure etxe onduan zen iturri hori. Hiru auzontzat zen: Aspotx, Aspotxipi ta Auzoberri. Eta botatu zuten gatza, eta berak maskak in zien baiñan han zien jendiak usaiña aitzen zuten, eta Aspttipiko ematze hori gan zen etxeat, denak utzi eta gan zen etxeat. Ta pentsatzen dut, ez dakit, ez dakit lanjerosa zen e! Mais bazien holako...holako lanjerak izan zien bertze behin...baziuzten “exercisak” iteko baiñan jendia kanpaindarra adbertitua zen, abixatua zen landetan kanpuan ez egoteko, eta aziendarik'e ez ateatzeko. Eta primabera zen, nun larreko ta puntta frexkua billatua zen, eta nere aitan kezka beti zen aziendak ongi bazkatzia esnia... esnian dirua biltzeko eta dena. Bon, eta, bon, erran gintuen bi ahizpa gazteeneri ba “bi behi hauk ateako nituzke baiña iratze lekuan – iratze lekua horko malda bat, ta hare xokua bazen, malda bat, xoko bat bazen- eta xoko xoko ere [...] ta ez zien sartuko goitti e!” eta, ez... ari ziren kanoiak “pin! pon! pin! pon!” ari zien kanoiak, alde batetik eta bertzetik eta, gu “nundik die kanoi horiek?” gu bi ahizpak eta, bon, ba behar dugu ikusi eta behiak beheko xokuan eman genituen eta kaxkoat gan ginen eta aitzen ziztu bat: “pun!” ta “zzzzz” in zuen. Elkarreri begira egotu ginen, “zer zen soiñu hori?” “hemen zen?” eta “ba, hemen zen”. Obusa, obusa zen. Lurrian sartua gure hamar metretan edo hola. Lekua falta zen e, ez ginduen... ez zen bere xokoan gelditu’re ez e! Nahi ginduen ikusi nondik ari zien kanoi horiek, zenbat zien. Teilatu baitan, bazien abadian, kornisan ere ba, ta nahi gintun ikusi nundik heldu zien tiro horiek. Eta ateatu gintuen -makilla baginuen behiak zaintzeko makillak- ta makillakin atea ginuen obus hori...

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia