Hazparne (Lapurdi)

Hazparneko egiazko mintzaira erakusteko hiru istorio

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hazparneko egiazko mintzaira erakusteko, bere amak kontatutako hiru istorio kontatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Goizian haskaiten ai nintzelaik jin zait bi jaun handi, herriko jaun mera eta Otrixiako jaun jakintsu bat. Zer nahi zuten? Azparneko mintzaia egiazkua. Alta gauza horietan eniz biziki trebe; beinan dezaun eakuts gue boondate ona.
Beaz huna aurrian aitu zonbeit ixtorio.

Herriko ostatu batian edaten ai zin bizpahiru gizon. Etxeko andria hurbiltzen da hetaik bitxienari buruz: "A Piarres! beste munduan ee nahi nuke zue konpeinian". "Adixkide maitia, dio hunek, hortako, aski duzu beste munduan ee ostatüa atxiitzia".

Beste eun batez, bazoazin aatsalde aphalian bi gizon edanak hil-kuutziaakin. Dio hirugarren batek hek ikhustiaakin: "Lehen aldia diat ikhusten dutala b kuutze hirugarren baten karreatzen". Eta arrazoina zuen hunek, zeen zuten goiz guzia ostatüan emana ene kuutze karreatzalek.

Goizeko hamek'oonak irian emazte batek kausitzen du bidian bere auzoat.
- Nundik heldu zia?
- Holakua ehortziik.
- [Enakiin ahide zineztela.
- Ez, ezkinen ahide, beinan zen hiruetan ezkondua eta dakizula Azparneko gizon bakotxak seitu izan balu haan etsenplüa enintzela mutxurdin geldituko.]

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia