Hazparne (Lapurdi)

Hazparneko neskarekin ezkondu Napoleon III.aren seme bastarta

Hazparneko neskarekin ezkondu Napoleon III.aren seme bastarta <p>Arrangoitzeko handiki familia baten gorabeherak. Napoleon III.ak harreman handia izan zuen eskualdearekin. Sasiko seme-alabak (bastartak) zituen. Horietako bat Hazparneko neska batekin ezkondu zen. Haren amari kobrezko zaldi-irudi bat oparitu zioten, ezagutu zuen txikitan Pierrek irudi hori. Familia hori Larreidy medikuaren aitzinekoa omen zen. Larredy medikua izugarri aberatsa eta zuhurra (zikoitza) zen. Gaztaren pasadizo barregarria. Behin langileek mahastiko aihen guztiak errotik atera zizkioten gaizki ordainduak zirelako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HAZ-001-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrangoitzeko handiki familia baten gorabeherak. Napoleon III.ak harreman handia izan zuen eskualdearekin. Sasiko seme-alabak (bastartak) zituen. Horietako bat Hazparneko neska batekin ezkondu zen. Haren amari kobrezko zaldi-irudi bat oparitu zioten, ezagutu zuen txikitan Pierrek irudi hori. Familia hori Larreidy medikuaren aitzinekoa omen zen. Larredy medikua izugarri aberatsa eta zuhurra (zikoitza) zen. Gaztaren pasadizo barregarria. Behin langileek mahastiko aihen guztiak errotik atera zizkioten gaizki ordainduak zirelako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bazen ere Arrangoitzen, baziren bi familia handietaik, jende handietaik, bat Soulange-Bodin izena zena. Aita enbaxadore ukana, eta enperadorearen denboran eta hola, Napoleon III, hemen [gaindi ibiltzen] baita biziki, Montijo bere andrearekin, hura euskalduntzat baitzeukaten anitzek! Ta hori dela ta, hemen izan da, izan da, egin du Baionako Saint-André-ko eliza, haren sosetik ina da, bainan anitz parrokietan berak utzi ditu sakramentu santuaren eta... Bon, denak balentriak! Eta gero bazituen bere bastartak ere! Hazparnen kondatzen zen, bazuela bastart bat. Hor, Landesetan kokatu nahi zuena, bakizu Napoleon "trois"ren denboran badiela Landesak, Landesetako pino horiek denak landatu, eh! Ta baakizu hor badela herri bat izena duena Solferino. Bon. Solferino hortan Napoleonen seme bartart bat ezkondu zen Hazparneko neska'atekin. Eta orduan Hazparnetik joan ziren omen, nexka harren familiakoak, eta geo konprenituko'uzu zer erran nahi duen horrek, zeren izan delaik, ezteiak izan dielaik, joan behar duzu ikusgarria, eta Hazparnetik gainbehera heldu zielaik, misionesteitik eta elizaraino, eskuinetaik bazen, uai ezta, bana uai baduzu "un centre médical". Ba horren aitzinean, gu haurrak ginelaik, bazen zaldizko, zaldizko eder bat, dena kobrez egina, enfin, en fonte, ta hori zen omen ezteietako karrua, Etxekoandriak ukan zuena, ezkondu zelaik, ez etxekoandriak ez, xuxen nork eztakigu, Napoleonen bastartarekin omen ezkondu zelaik, hori ekarri zuten, horrat. Ta hori, ziren, Larredy-ren aitzinekoak. Larredy meikua zen. Ni haurra nintzelaik "gastro-entérite" ukan bainuen; etxeko medikua, Larredy. Doktor Larredy. Ta Larredy hori heldu zen Irisarritik, zen ta Irisarri Napoleonen alde agertu baitzen ta meriako sekretario zelaik bota zuten handik, eta jin zen Hazparnerat, eta Hazparnen erreusitu zin, aski abila baitzen Hazparneko mera Harriague batekin ezkontzea. Eta Harriague […] Hazparneko mera zelaik, Joan omen zen Jerusalemerat. Etxeakuan, hondatu zen untzia, doaika, à l'île de Malte, edo hor, itoik hil zen. Eta orduan, beraz, halere, hor zen norbait, jaun hori. Ontasun izigarriak bazituen Hazparnen, bainan izigarri zuhurra jali zen doktor Larredy hori. Famatüa, zuhurra, zikoitza. Hanbestetaaino, nun, erraiten baitzuten, omen, etxe hortaik, joan zielaik, gasna alimale'at eman zakotela Solferinoko konteari edo dukeari, eta gero, han esker onak ukan zuztela doaika, bainan erdia etxeat ekarri zutela! Aintzin famatuak idorrak! Ta bestalde, Broussainen paperetan atxeman dut beste paper bat, han etsaia baitzen geo, politikan! Arrunt gorria, karbonero eztakit ze, bertsuak badira eginak, nun kondatzen duten, Hazparnetik beheiti elizara buruz heldu zerelarik bet-betan, ikusi duten etxe batean mahastiko aihen guztiak errotik ateraiak diren. Eta kondatzen du zendako, zen eta etxekandriak langiliak hartu baititu bainan ez behar bezela paatu, eta kaztiguz, hortako dizkote errotik atera bere mahastiko aihen guziak.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia