Kantu eta kobla giro handia Hazparnen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HAZ-001-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Joxe Mendiage hazparnetarrak Ameriketatik bidalitako bertsoak kantatzen ziren herrian. Iparragirre ezagutu zuen Mendiagek Ameriketan. Hazparneko neska batek kantu lehiaketan lehen saria irabazi zuen. Norgehiagoka ibiltzen zen Kanboko neska batekin. Neska hauek Pierre Broussain euskaltzale handiarekin izandako harremana. Kantu eta kobla giro handia zen Hazparnen. Mirande apaiz zuberotarrak komediak bultzatu zituen Hazparne aldean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 25a
- Iraupena: 0:03:01
- Erref: HAZ-001/020
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Xan Aire
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Bertsolaritza , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Kantei buruzko azalpenak
Transkripzioa
- Eta gero, azkenian, Jose Mendiage, hura're joanen delaik Ameriketat igorriko ditu /iorriko’tu/ handik Hazparnen bizi diren batzuer, bere lagunak ukanak dituenak gazte denboran, zeren Hazparnen ezautu baitu Zaldubi, ta Zaldubirekin ai izan da ikasten eta gero han atxaman du Iparragirre ere, Ameriketara joana hura're, eta haren aireen gainian Joxe Mendiagek eginen'tu bere poema gehienak eta hoiek Hazparnen entzunen'tut kantatzen denek, kartiereko jendek-eta kantatzen zituzten, bistan da, Galerianoaren kantua, bainan ere Xetreren kantuak, eta Azketako pertsularien kantuak, Aña debruia erraiten zakoten […] bati, zen ta irabazi baitzuen lehen saria, eta "zeingehiagoketan", Hazparneko nexka bat zen eta kartiereko Belokea bu’uz Hazparnetik joan zielaik, ezkerreta joan zienin, ostatu bat, ostatu bat, ta hortako etxeko alaba, mutxurdina zen, en fin, mutxurdina, neskato gaztia... Harri eman zakoten lehen saria: Aña Etxegoien. Hara eman zakoten lehen saria. Aña debruia, debrusa, deitu zuten, zen ta ardita baitzen, ez bat’e beldurtia. Eta han baitzen Kanbon, beste neska'at haekin in'tzuen gehiagoka, izan'tzin pertsuetan, mila zortziehun ta laurogeita hamalauian. Han izan zien bi emazte hoiek, zoin gehiagoka, ta izigarriko fama ukan zuen, ta gero trufatu ziren Broussain-ez, zen ta Broussain oraino gaztea baitzen eta ez-ezkondua ere, eta bakarrik eskuarari eta pertsuarier errabiatuki lotüa, eta gero lagunek atakatzen dute: "zer hintzan, doaika, sobera goxatzen hire debrusarekin". Hara ze izkiriatzen dakoten lagun zonbaitek, Constantin-ek edo hola, bestalde, baitzakiten bazituela hola, neskak, bere gustukuak Parisen, hogei urte eon baitzen Parisen, Broussain, eta gero han, badira letrak handik heldu zirenak eta hoi galde inez, bera Amerikano semia zelakotz, Broussain hori.
- Eta ordüan Hazparnen bazen hori...
- Giro hori.
- Bai, giro hori ta jakitate hori? Kantien...
- Ah ba, ba, ba, ba, ba, ba! Kantiak asko maite zituzten, ta geo, erretor bat ukan ginuen hor, Mirande hura, harek komediak modan jarri zituen. Gu haurrak ginelaik, izan ziren hor Mirande bera, Mirande bera nahiz Mauletarra zen, eta Mirande bera egona zen bikario Baionan, hemen, eta apezpiku Gieure-rekin. Tribunaleta deitu zuten apezpiküa, eta Mirande, eta beste bat, Arrangoiztarra, izena zuena Gaston Larre. Ze’en eta ezpita Hazparne bakarrik Iparraldean.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!