Hazparne (Lapurdi)

190 hazparnetar hil ziren I. Mundu Gerran

190 hazparnetar hil ziren I. Mundu Gerran <p>Bereter (meza-laguntzaile) izan zen txiki-txikitatik. Sakristian latinezko inskripzio bat zegoen. Buruz gogoratzen du. Gero eliza kanpora atera zuten idazkia. Haren ondoan dago I. Mundu Gerran hildako 190 hazparnetarren oroimen harria.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HAZ-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bereter (meza-laguntzaile) izan zen txiki-txikitatik. Sakristian latinezko inskripzio bat zegoen. Buruz gogoratzen du. Gero eliza kanpora atera zuten idazkia. Haren ondoan dago I. Mundu Gerran hildako 190 hazparnetarren oroimen harria.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gero badugu ere, baditugu herrian berean aspaldiko oroitzapenak, ttipi-ttipia nintzelaik beetter sartu in nitzan laster. Beetter nintzelaik latinik ez nekien oino, bainan sankristian, elizako sakristian, hemen ikusten nuen, eun guziez sakristia(ra) joa(te)n nintzelaik: "Vetus flamen item dumuir bagicuem magister pron oven optinuit populis se iungere Gallis ab urbe redux genio pagi hanc dedicat aram" latinezko pertsuak. Orai gogoz ikasi ditut, zen ta latina ikasi baitut, gero apeztu nahi nuelakotz, ta behar zen orduan latina ikasi, oai anglesa behar zen bezela. Orduan, han behar zen latina. Eta latinez irakurriak ditut, haur-haurretik sankristian, eta gero kendu dutelarik sankristiatik, hori […] baten atzean baitzen harri hori, ezarri dute elizaren kontra, eliza, ezkerraldetik ezarri baitute Hazparneko jaun auzapezak eginik, Broussain jaunak eginik: oroitarria. Hamalauko gerlan hil diren gaizo berrehun bat, ehunta lautan hogei ta hamar Hazpandarrer herriak eskerdun, ez Frantziarentzat, "Mourir pour la Patrie", "pour la Patrie" kantatu zuen gure adiskide Gorka Knörrek, kantu bat bada askotan kantatzen zuena, "Mourir pour la Patrie", zertako? Zertako "pour la Patrie"?

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia