Hazparnek badu bere Bidasoa
Haur denborak markatzen gaitu. Hazparne alboan dute Nafarroa Beherea eta Lapurdi bereizten dituen erreka, beren Bidasoa. Urtsumendia eta Baigura aurrez aurre, eta bestaldera (Gipuzkoa aldera) Jaizkibel mendia.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 25a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: HAZ-001/003
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Xan Aire
- Gaia(k): Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia
Transkripzioa
- Bakotxak, gutaik bakotxa, bere haur denboraz da markatua, gehienik, uste dut. Nornahiri galdetzen badiozu: "Nundik zatoz? Eta zoin da zure sorterria edo jaioterria? Zein da?" Nere herria, sorterria da Hazparne, Hazparneko herria. Hazparne, erran nahi baita, Lapurdi eta Nafarroaren mugan den herri bat. Eta bada ibai bat, eta bostehun urtez bederen, ibai hori izan da gure Bidasoa. Zeren eta ezpaikaitu /zen ta ezpigitu/ Bidasoak berexi, oroz gainetik, hegoaldekoak eta iparraldekoak, edo mendealdekoak eta ekialdekoak, edo iuzkialdekoak. Euskaldunak non behar dituzu /behar'tuzu/ kokatu, mendealdean ala ekialdean edo iguzkialdean? Ala iparraldean eta hegoaldean? Bon, eman dezagun, oai, hola ai dela nagusitzen hori, iparraldea eta hegoaldea. Bueno, ni iparraldekoa. Beraz, Hazparne iparraldean da, egia da. Eta gero, bainan gure etxe aitzinetik, ikusten da mendia eta mendi horren bestaldean, frangotan erran dutana, Urtsumendia baitut etxe-aitzineko mendia, Baigura ezker, eta Urtsuia eta gero eskuin, han, Jaixkibel. Bainan horiek ageri dira. Ageri da, bereziki, etxe aitzinean, ageri da Urtsumendia.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!