Jose Antonio Apezetxea Zubiri Belako

Goizueta (Nafarroa) (1928-2018)

Biografia

Aita Iberokoa zuen, Goizuetatik Leitzara bidekoa, eta ama, berriz, Aldai baserrikoa. Bera ere Goizuetan jaio zen, Danbolinborda izeneko baserrian. Bertan hasi zen anaiekin zintzarriak egiten, aitak izan zuen lanbide zaharrari jarraituz. Aitak, hasieran, ez zien askorik laguntzen, baina berehala konturatu zen gogoz hasi nahi zutela, eta ordutik hobetzeko laguntza eman izan zien beti. Hamalau urte zituela, sega kirtenak egiten ibili zen aitaren tresnak erabiliz, saldu eta sos batzuk irabazteko. Mendian ere ibili zen orduko gazte asko bezala, ikatza egiten, ferrak egiten ere bai, eta zentralean ere lan egin zuen. Baina bere benetako lanbidea, eta Goizuetan ere horrela ezagutzen dute, joaregilearena izan da. Hiru anaia hasi baziren ere, bik jarraitzen dute lan horretan (Lekunberrin aritzen da bestea) eta bere seme-alabek ere ofizioa ederki ezagutzen dute. Tailerra martxan da oraindik ere Goizuetan.

Zintak

KodeaDataProiektua
GOI-024 2010 Euskal Herriko Ahotsak
GOI-025 2010 Euskal Herriko Ahotsak
GOI-028 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia