Felisa Garcia Bergara
Goizueta (Nafarroa) (1929)
Biografia
Leitzako Lopeneara jaso zuten bost hilabete zituela. Han bizi zen familiari bigarren semea hondatu zitzaion eta, hark utzitako hutsa betetzeko, eta amak bularretako arazorik izan ez zezan, medikuak haur bat hartzeko gomendatu zien. Orduz geroztik familiakoa izan da Felisa. Leitzatik Goizuetara etorri ziren txikia zela, baina han ez zuten denbora asko egin. Aitak lana aurkitu zuen Iruñean eta hara joan ziren denbora baterako. Baina gerra lehertu zen han zirela, eta Goizuetara egin zuten berriz. Felisak hamalau urte bete zituen arte aitona zaindu behar izan zuen Leitzako Xeron Borda baserrian, baina orduz geroztik Goizuetara etorri eta bertan bizi izan da gainerako denbora guztian. Tueneko Bordara ezkondu zen bertako semearekin.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GOI-027 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?