Antonio Apezetxea Arribillaga
Goizueta (Nafarroa) (1929)
Biografia
Aita Oiartzungoa zuen eta ama Goizuetako Herrerokoa. Goizuetan jaio zen bera Tueneko Borda baserrian eta hiru senidetan bigarrena zen. Eskolan batere ibili gabe, hamabi urterekin mendian hasi behar izan zuen lanean zuhaitzak botatzen. Txondor egiten ere ibili zen gero, baina bere benetako ofizioa harri lana izan da. Ollingo mehatzeetan paretak egiten ibili zen urte batzuetan. Barrakoietako paretak egiten ibili zen, baina lur azpian ere paretak egin behar izan zituen. Arrisku handiko lanetan ibili zen orduan, eta lurretik losak ateratzeko ere dinamita erabiltzen ohitua zegoen bera. Bazuen lizentzia eta bide eta tunel asko egin zituen gaztea zela. Goizuetan bizi izan da beti.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GOI-026 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?