Seme-alabarik izatekotan...
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GTX-008-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Argi dute biek, seme-alabarik izatekotan, euskara transmitituko lioketela/lieketela. Bai eta atzerrian bizitzen amaituko balute ere, eta bai eta bikotea euskalduna izango ez balitz ere.
- Herrigunea: Algorta
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Aitor Errazkin
- Data: 2014(e)ko urriaren 23a
- Iraupena: 0:00:41
- Erref: GTX-008/007
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Euskara » Euskararekiko sentimendua
Transkripzioa
- Ane: Nik zalantza barik euskeraz, euskeraz. Ta nahiz eta kanpoan bizi, atzerrian bizi, ze bueno, oin dekogun egoeragaz... ba...
- Ziortza: Batek daki non bukatu...
- A.: Hori da, hori da. Agian beste herrialde batetara jun beharko dogu, ta zalantza barik nik euskeraz egingo diet, bai ala bai.
- Z.: Bai, bai, nik ere oso argi daukat, [ze uste dut dela]…
- A.: Bai, bai, bai.
- Z.: Printzipio baten, ez dakat zalantzarik euskeraz egitea.
- A.: Bai, bai. Ta nahiz eta bikotekidea atzerritarra izan, euskeraz.
- Z.: Berak ere ikas dezala ta listo, ez?
- A.: Ikasiko ez balu, ikasiko ez balu be bai, nik euskeraz egingo nieke.
Egilea(k): Oneka Asorey Muñoz (Euskal Herriko Unibertsitatea)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!