Josefina Mota Bilbao

Getxo (Bizkaia) (1923)

Biografia

Laukizko Mendiondo auzoko Kurtimintu errotan jaio zen 1923an. Aita errotan jaiotakoa zen eta bertako kanteran lan egiten zuen. 18 neba-arrebatatik, bera hirugarrena izan zen. Zazpi urte zituela, ama hil eta aitak ezin zituenez denak etxean mantendu, Getxoko baserri batera bidali zuten neskame. Bertan, umeak jagoteaz gain, ugazaba-andrearekin batera esne-saltzaile moduan ere jarduten zuen. Bere ugazaba-andrea eta bertako seme-alabak bere familia izango balira bezala maite zituela kontatu zigun eta hasieran hizkuntzarekin izandako arazoak ere aipatzen ditu. Haiekin hamar urte egon ondoren, 20 urte zituela, Ebaristo Kamiroaga gudariarekin ezkondu eta seme bat izan zuten. Laukizen jaio zen arren, umetatik Getxon bizi izan zen eta hitz egiterakoan bertako euskara egiten duela nabaritzen da. Bere ahizpa Manolik, aldiz, urte gehiago bizi izan ditu Laukizen eta etxeko euskara mantendu du.

Zintak

KodeaDataProiektua
GTX-003 2012 Euskal Herriko Ahotsak
GTX-004 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia