Getaria (Gipuzkoa)

Parrandan, Zarautzera

Parrandan, Zarautzera <p>Zumaia aldera jo beharrean, Zarautz aldera jotzen dute parrandara, ikastera, kiroldegira...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-033-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zumaia aldera jo beharrean, Zarautz aldera jotzen dute parrandara, ikastera, kiroldegira...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez. Lehen gehio zitxonan. Uan tabernak ere eskastu o geo gutxio zaben eta... ez. Igual… Iten dixkiñu /iteixkiñu/ azkenian, e? Ze azkenian zerbeza pixkat daon lekuan ta gu musika pixkatekin ondo moldatzen gaitun, baiña… baiña ez. Azkenian… edo gaztetxian´e bai o... baiño… baiño ez. Zarautzen. Normalian esaten deunian “Jo, parranda in bihar diu! –kuadrillan esaten deunian– Gaur parranda ingo diu” normalian Zarautza. O oso-oso gutxitan Donostira. Baiño normalian Zarautza etortzen gaitun, bai.
- Ta zuk zeba uste dezu Zarautzea etortzen zeatela, adibidez, Zumaira jun baiño gehio? Ere bai hemen ikasi dezuelako igual? Azkenian...
- Nik zumaiarrakin harreman oso ona zakanat, baiña nik nere bizitzan gehidxo jo izan diñat Zarautza aldea, bai ikasketagatikan, bai zea... Baiño Zarautzen ikasi ez duenak ere nik uste diñat Zarautzea etortzeko ohitura dakenak, ze azkenian getaiarrak´e, ba, bueno, Zarautzakin erlaziyo gehidxo euki diñe...
- Bai, azkenian…
- Bai, bai. Azkenian, zapatak falta dixkiñula? Ba zeara, Zarautza; dentistanea Zarautza; ez zakiñat ze? ba, Zarautza; ikastea… Bai, bai. Kirola... askotan kiroldegira´re ni neu etortzen naun Zarautza, piszina. Ni ta nere lagun asko. Futbolea Astira ta bat eta beste. Ta… Bai, bai.
- Hor, adibidez, Getaian kiroldegia badago?
- Bai.
- Ta pistina ta guzti daka o...?
- Ez, ez, horregatikan etortzen gaitun gu Zarautza. Baiño bai, kiroldegi polita zion, txiki xamarra. Eta Getaiko… Bueno, getaiarra, azkenian, ba, kirolian ez dabillena, arraunian dabillenak bere gimnasiyua zakan, arrauneko elkarteko lokalian. Berriz, beste batzuek nahio izaten diñe saltaka itea jun, ba, ez zakiñat, Zarautza, paseua. Paseua´re ear askua zeon. Eta, bueno, kiroldegira jun nahi duna kiroldegira juten den, baiño nola ez dan ikaragarri jende ibiltzen, ba, dan txikiyakin´e, ba, moldatzen dittun /moldatzentxun/ danak.

Egilea(k): Jon Bislan Ibarbia Diaz (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia