Getariatik Zarautzera ikastera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-033-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Batxillergoa egitera Zarautzera joan zen, kuadrillako askorekin batera. Horregaitik dio jauzia ez zela oso handia izan.
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Libe Eizagirre Agoues
- Data: 2017(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: GET-033/009
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolara herritik kanpo
Transkripzioa
- Hamasei… hamasei, bai. Kurso bakoitzian gu hamasei.
- Bai, baiño danak edade berdiñekuak, ezta?
- Bai, ehuneko larogeita hemeretziya bai.
- Eta saltua haundia izan zan o…?
- Ez, ez, ez. Ez, porke azkenian danok alkarrekin etorri giztin, eta kuadrillako… bai, igual bat gela batea, bestia beste gela batea... Ba gu Lizardira etorri giñanian, [juxtu] bost gela, bost gela ez zakiñat zenbat lagunekuak, ba, hogei bat o? Ez zakiñat /etzakiñat/ zenbatekuak. Baiño hala´re, nahiz ta gelan alkarrekin ez eon, beti [...] getaiarren batekin o beti egongo [litxan] batenbatekin. Beraz, ez zitxon arazoikan, ta geo, gaiñera, ba, errekreotan ta bazkalorduan ta zea, ba, kuadrillakuakin. Ez, saltua… Errexa, errexa.
- Ze ibiltzen ziñaten getaiarrak getaiarrakin gehio o, bueno, pixkat iriki ziñaten´e bai? [...] iriki edo, bueno, beste jendiakin sozializatzen ziñatela pentsatzen det, baiño...
- Noski baietz! Bai, ondo eramaten giñuztenan, baiña azkenian gu herriyan´e nola ibiltzen giñan alkarrekin, eta gure bizitza osua alkarrekin ibiltzen giñan, ba, errekreuan ere tendentzi hori bazitxonan. Geo, horrek ez din esan nahi gainontzekuakin gaixki eramaten giñanik, ezta gutxiyo´re.
Egilea(k): Maren Gonzalez Sistiaga (Lizardi Institutua) , Manex Ibarbia Garmendia (Lizardi Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!