Garai bateko ontziak oso kaskarrak ziren: sukaldea, komuna, oheak...
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-021-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehengo baporeak, ontziak, egurrezkoak ziren. Ez zuten inolako erosotasunik. Komun txarrak, edo askotan komunik ez. Kamaroterik ez, kamaina txiki batzuk besterik ez. Ura ere gutxi. Oraingoekin alderatuta, lehengoak oso kaxkarrak. Kanpainak ere txikiagoak ziren, hiru egunekoak. Euren garaian luzeagoak ere bai. Gaur egun askoz luzeagoak. Sukaldeak ere oso txarrak eta jan ere nahiko gaizki. Gehienetan marmitakoa edo arraina parrillan. Eta ardoa ugari.
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko apirilaren 30a
- Iraupena: 0:03:20
- Erref: GET-021/011
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Itsasontziko bizimodua , Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Ontzi-motak
Transkripzioa
-Eta baforiak ere nolakoak zian? Lehenbiziko baforia ezagutu zenuna, “años cuarenta” ta, nolakoak izaten zian? Egurrezkuak izango zian.
-Egurrezkua bai bai, egurrezkoak.
-Eta barrutik eta nolakoak eh . . .
-Barrutik, barrutik, lo eiteko tokiyak eta, “indeseables”. Geo personen ta bean garbitasunikan eta ez zeon.
-Komunik eta bazan?
-Komunik? Bai. Bai ta ez. Bestela atzian ein bihar. Atzian holakoxe zea bat, zulo bat, ta antxe, arriskuan e, arriskuan.
-Eta lo egiteko ta?
-Lo iteko, hola, kamaiñak. Kamaiñak ez zan komeni zabalak izatia, kamaiña istua bihar zuan. Zabala baldin bada kamaiña, lotako tokiya, balantza eiten dunian, ibili iten haiz. Orduan, kamaiñak, holakoxe kamaiñak. Oain’e bai e? Oain kamarotiak dauzkae. Lagun bakoitzek edo bi lagunentzako bat. Armayua, pertxak, kumunak ez dakit hiru o lau uste det dauzkaen, dutxak... Dutxak eta jarri ta geo, dutxetan urik ez [dutxatzeko]. Entenditzen? Oain zenbat arte ba? Oain bata gehiago haunditu, ta bestiak ura gezatzeko aparatuak jarri dixkoela, ta uan ura aukeran; baiña orduan ez.
-Orduan ez
-Orduan ez.
-Kamaiñak ta sukaldia ta . . .
-Bueno, baiña itxea e? Atuneta’re jun, ta hiru egun pasata ta itxea, ta guk hogei egun pasatzen giñuzen. Baiña gure barkua ta haundidxuak hituan.
-Zuek asko jota, bi-hiru egun?
-Ez, gu geyo, gu geyo, gu geyo. Guk zortzi egun, hamar egun, hamabost egun, ta geora ya, tenporada juten giñanian... Almeria juten giñen bi hillabete edo hola.
-Eta sukaldia-ta izaten zan?
-Bai, txikiya, txikiya, sukaldia ziharo txikiya.
-Eta pertsona bat izaten zan tripulaziyoko sukaldian ibiltzen zana?
-Bai, bai, bai, bai, bai.
-Beti berdiña?
-Sukaldia, sukaldia, sukaldia, sukaldia txarra; ta han eramaten zana txarro. Klaro! Ez zitxon ta!
-Dana arraia izango zan!
-Arraya bai, baiña dana marmitakua jan bihar. Iya aste guztiyan egunero marmitakua jaten. Oain marmitakoik porratu’re ez. Oain ondo jaten dek, ondo.
-Ta lehen ze jaten zan?
-Geyena marmitakua.
-Arraya: egosiya, egosita...?
-Erreta, erreta, arraya erreta, erreta, parrilla eramaten genun. Bafora bakoitzak parrilla, ikatza, egur-ikatzakin parrilla.
-Ta horrela, patatekin ta ez...
-Bai, bai, marmitekua, marmitekua. Marmitekua dek atuna patatakin, atuna patatakin. Hori asko: bakaillua... Ta geo, faltatzen zana, ardua, ahitu iten. Hori lengo zaharrak oso ohituak ardua eraten. Oain ez dek ardoik eaten. Hori bai, hori gutxitu, dana gutxitu.
-Baiña leheno?
-Lehen bai.
-Ardua gehienbat?
-Ardua, ardua, ardua bakarrikan.
-Sagardua eta?
-Ez, ez, sagardua gaiñea, zea, mariatu iten dek. Bai. Akaso oain ez dek mariatuko, baiña orduan prozesuak edo...
Egilea(k): Jesus Iribar
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!