Antxoaren arrantza: ardoran, majuan eta "estraperluan"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-021-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko apirilaren 30a
- Iraupena: 0:03:35
- Erref: GET-021/006
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Antxoa
Transkripzioa
-Eta mailla gehienbat?
-Maillan, maillan, maillan. Eta geo kazan, atuna kazan.
-Bai e?
-Kazan. Biberuak eta, nik hogei urte nitunian o hola hasi biberuak, hori bai, hori, hamabost urte nitunian edo hola.
-Eta antxua ta, antxuatan iteko, zer zeren, bi o hiru modu diferente bazian ez?
-Bai
-Edo zerkuan ere bai, gabian edo majuan edo…
-Gabian ardoran.
-Gabian ardoran?
-Ta normalki egunez majuan, majua deitzen zakok izurdiakin: izurdiai segi, segi, segi, segi, segi, segi eta izurdiak antxua billatzen zunian, ordun iten zin behera sartu, ta jatea dijuanian, hik’e ze ingo huke? Igesi! Iges! Orduan antxuak igesten dik behetik gora. Ta orduan iten dek gorri-gorri-gorriya itsasua, ordun ez [zitxon] aparatoik eta ezer: bista, txoriya, ta…, nik lenbiziko antxua hala harrapatu nian.
-Majuan?
-Majuan. Ta beti eguzkiyen ondon, hura itxiaz.
-Ze ba?
-Eguzkiya nun dao? Eguzkiya moitu iten dek, estetiken erten ta oestea arte. Asike eguardiya baldin badek, eguzkiya surrian zeok. Orduan surra itxi beti.
-Surretik bota?
-Surra itxi, muturra itxi, muturra itxi. Saria hola botatzen dek.
-Beti harako joera daukalako?
-Beti eguzkiyan joera. Antxua igestea eguzkiya, eguzkiyan billa.
-Eta goizian estetik eta...
-Goizian estetik, eta illuntzian oestetik. Oestea, bai.
-Eta hori zan majuatako…
-Majue.
-Majuatako arrantza.
-Eta gabian esan dezu?
-Geo sardeta’re bai, sardeta’re bai. Izurdeik gabe berez jaikitzen dana ba..., saltoka edo bestela ikusten dek errutia beltzunia, “oi! Arraya”. Antxua ta bota. Gabian ardoran, ardoran hasiera. Geo dana argiyakin.
-Eta hasieran nola ardoran?
-Ardoran, ikusi iten dek gabez.
-Jun ta ibili ta…?
-Ibili ta ikusi, billatu arte. Ilargiya zeonian, ilargiya zeonian, orduan ibiltzen hituan holakoxe harri batzuek, hauxe, hiru bat kiloko harriyak, kanala atea, txikota amarratu harei, esto… ardorik ez dek ikusten, ilargia bado ez dek ikusten, arrairik ez dek ikusten. Orduan, aurrian jarri bafore txikiyuak’e bai, batek bota dzu! Bestiak dzu! Batek dzu! Bestiak dzu! Arrayan gaiñian jartzen zanian, arraia sustatzen zanian, dzu, iten zien, ta orduan ikusten zien arraya zeola. Ordun iten zien, ta dzu! Orduan, bota saria.
-Eta harri hori botatzen zan?
-Harri hori.
-Izenik edo bazun?
-Danbarriya, danbarriya, danbarriya, danbarriya, danbarriya, danbarriya.
-Eta hori aurretik...
-Bi launek: blast batek eta blast bestiak, eta blas bestiak, eta blas bestiak, eta.. “in dik! Listo!” Ta erria.
-Eta erraz aurkitzen zan antxua?
-Zeonian bai!
-Gehio zeolako.
-Gehio zeolako. Hori ez diat nik ezautu, e? Baiña… geo baita zean’e, bazterrea etorri hemen kosta, kosteta etorri ta, klaro, aparatoik eta ez zeon ezer, eta antxua ez dek beti jaikitzen, ta orduan zeon "estraperlo". Asi ke jun ta toki seiñale bat o toki batzuk beti hobiak dia geyo harrapatzen dalako “o lo que sea” , "por tiempos" jakin iten da, ez? Ta jun ta bate ikusi gabe... bota; ta batzuek harrapatu ta bestiak ez ta. Estraperluan.
-Holan esaten…?
-Bai.
Egilea(k): Jesus Iribar
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!