Arrain-saltzaileak kalez kale
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-020-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko apirilaren 30a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: GET-020/012
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak , Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak
Transkripzioa
-Eta arrain-saltzaileak kalerik kale ibiltzen ziren?
-Arrai-saltzaileak, bai, bai, bai, Zarautza juaten zianak, buruan hartu karga e; “mujeres potentes”, ba hogei kilo ta, lo que sea, ta. Hoiek, ni baiño zarrauak o sea que eiten zuen hori. Ta geo igual bazeon furgoneta bat'e ibiltzen zana horrela ta.
-Eta kalean?
-Bai, “lo que pasa es que” hamen asko izaten zan. O sea, nik, nere gurasoak eta anayak ez dia izan arrantzaliak, baiño osabak eta lehengusuak euki ditut baporiakin, eta, herriya txikiya zan da, saltzaile batentzako eongo zan igual, baiño berez, nik zuri, bestiak horrei, horrela asko izaten zan, arrai asko izaten zan eta. Bai, truke edo alkarrei ematen edo horrela izaten zan asko, bai.
-Ia familia guztietan?
-Bai ba. Eta gero antxua ere, adibidez, Brígidon aita, eta guri igual antxua latan egiten zanian eta horrela, ekartze ziguten ba ez dakit zenbat arrua edo ez dakit zenbat kilo, eta gero burua kendu ta eiten giñun zea, geuk eiten giñun ba antxua latetan. Bueno, osea, barriketan bezela ipiñi ta.
Egilea(k): Jesus Iribar
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!