Iribar, sagardotegi izatetik jatetxe izatera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-020-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko apirilaren 30a
- Iraupena: 0:04:00
- Erref: GET-020/009
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Sagardotegiak , Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak
Transkripzioa
-Eta esan didazu parrilak eta kalean ez zirela leheno...
-Bueno, parrilean, usten det, lehendabizikua ez baldin bazan e bai; nei hala esaten zien, lehendabizikua gure aitak jarri zuan kalian, hori da bai, eta zan ba jendientzako, este..., adibidez, gizonak, itsasuan-eta ibiltzen zianak eta. Oan jende askoek esaten diu guri, ene!, gure aita honea etortzen zanian-eta, ni mutil koxkorra ta. Porque gure etxia ba, honbre, beste batzuek oain famosuauak ta hola dia, baiño badu zahar..., o sea, nola esan det ba, Erromeronekua deitzen ziyoen leheno, geo Joxe Loidinekua, Iribar, baiño Joxe Loidi nere aiten basarridxen izena zulako. Porque basarridxak izena zuan Loidi, baiño gero basarri hura, por lo que sea, fist! No ha desaparecido pero está completamente en ruinas, esaten dan bezela. Ta jende askoek daki, ni baino zaharruak eta pixkat gazteuak'e bai, ba... nola esango nuke ba nik, zan itxe bat, “sin grandes prete”, pretentziyorik gabe, baiño oso, jende asko, herri maillan, betikua bai. Nik sukaldian pixkat ikasi nuan kanpuan edo horrela, eta igual eiten giñun ba atuna tomatiakin eta beste arrai batzuek saltxan, eta horrela, baiño geo, geo ta gehidxo ta gehidxo, ta oain ba dotore. O sea...
-Hasi zinetenian esan didazu aitak marmitakua ta.
-Bueno, hori udaran maillan izaten zan geidxo, e, eta gero ya neguan, klaro kanpoko jendia udaran etortzen zan eta. Baiño gerora ya indarra hartutzen eta gero nere gizona... Ezkondu giñanian e, baiño gero ta geidxo, ta sukaldea lehen hamen goyan giñun eta gero behian tolaria kendu ta jarri giñun, porke tolariakin guk orduan ba, o sea jantokiakin, jatetxiakin ikusten giñun etorkizun hobeua edo geidxo, edo horrela.
-Eta jaten eta, orain dela berrogei ta hamar, ze izaten zan, jatordua ta normalena ze izaten zan?
-Bueno ba, orduan, marmitakua izaten zan asko, eta geo arraya prejituta ere bai, prejituta ere bai; o sea ke hasieran. Eta bueno, bestela parrillan erreta, baiño... igual, nik, oain ez naiz akordatzen izena, baiño aukera haundidxa eoten zan arrayakin, hemen bertakoa. Hasi pantxo, paneka..., hainbeste, egunero-egunero. Eta bixigua ere, guk bixigua, oaindikan'e jendia akordatzen da, jesus! Iten giñun, bixigua halako merke eoten zan eta hainbeste harrapatzen zuen, goizian juten zian, bixigua neguan izaten zan orduan, eta adibidez, jendiak jaten zuen bixigua, [...] ta geo pìxkat extra egiteko, haragiya. Baiña oain alderantziz, haragiya askoz'e merk..., baiño bixigua “artículo de lujo, de super lujo”. Zergatikan? Ez dalako harrapatzen, eta ekartzen dan tokitikan... Baiño hamen jendiai gustatzen zaio hamen preparatutzen dan erara, eta orduan ba ordaindutzen du; oso garestiya da baiño.
-Eta hemen orduan arraia eta...
-Bai, bixigua asko asko. Osea ke igual San Antonak eta izaten zian hamengo festak, eta bixigua baiño eske kantidadea, e, asko, asko. Dana bixigua, dana bixigua, dana bixigua...
-Eta apreziatua zan?
-Oso apreziatua, bai, eta horigatikan segitu du baita ere. Gero Oriyon eta jarri zian, beranduo ta horrela, baiño. Asko gustatzen zan hamen jartzen zan erara. Erre iten zan ta gero ereki ta.
Egilea(k): Jesus Iribar
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!