Euskara aldatu egiten da kaletik baserrietara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-018-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko azaroaren 18a
- Iraupena: 0:01:12
- Erref: GET-018/022
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Eta, e, euskera aldetik eta, zuk, e, igartzen dezu Zumaiko euskera, Askizukua… diferentiak al dia? Getaikua, hemengua, Zumaikua?
- Zaautzkua’re!
- Zaauzkua?
- Oriyokua’re bai. Ta Motriko […], Itziar ezkeo berriz’e difeentia. Ta Deba ta hor behera ezkeo, gehio.
- Eta Getaikua? Askizukua ta kalekua difeentiak al dia?
- Askizukua ta hor, e, frontoietikan o gora, ya hamengua bezela itten due. Hortik beherakuak…
- A bai, e? Erregieta kalian hemengua.
- Bai. Erreitta kalia beheia da, baiño hor gora, zeara, Indaux ta…
- Bai.
- … hortik honeo, gora, oan behekuk’e gora etortzen dia, ta… Baiño hor leheno, hor zeatzen zan, aklaatzen zan gehiena: ttak!, goikua dek o behekua dek.
- Horko baserri batzuk.
- Zean, kalian, kalian bertan. Baiño kalen, uain itxe asko dao hemen goien, baiño leheno gutxi zan, ordio. Baiño ezaun, e! Bai. Getaia’re “itsasora”, ta. Zumaia’re beste hizketa bat, eta zaauztarrez “sasitan”, ta oriyotarrak berriz, beste… difeentia, difeentia! Bai, bai. Herritik herrira difeentia…
- Bai, bai.
- Bai, bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!