Getaria (Gipuzkoa)

Garbitokian txanda itxaron behar izaten zuten emakumeek

Garbitokian txanda itxaron behar izaten zuten emakumeek Ganaduak plazako iturrira eramaten zituzten ura edatera. Labaderoa nolakoa zen deskribatzen du. Emakumezkoak han zeuden bitartean, txalupa-mutilek zirikatu egiten zituzten. Herri guztia plazako garbitokira joaten zen eta txandan egoten ziren zain. Ganaduak aldameneko putzuan edaten zuen ura. Behi baten inguruko anekdota.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-017-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ganaduak plazako iturrira eramaten zituzten ura edatera. Labaderoa nolakoa zen deskribatzen du. Emakumezkoak han zeuden bitartean, txalupa-mutilek zirikatu egiten zituzten. Herri guztia plazako garbitokira joaten zen eta txandan egoten ziren zain. Ganaduak aldameneko putzuan edaten zuen ura. Behi baten inguruko anekdota.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hor, kale-baserriyak txarrena izango zun, e, terrenuak eta lurrak eta aparte ziala, ez?
- Bai, horixen, ba.
- Urruti.
- Ta gero, ganauak’e ura eratea, ez zan urik zean, askaetan, okoillotan ta. Plaza eramaten giñuzen. Ta plazako iturri zarra eukiko dezu dibujuan beharbada ayuntamentuan, e! Han aska hiru erreglan zan, e! Hamen hasi naiz ni itxuran… ez dakit, dibujatzen’e ez dakit eta! Han! Dibujatzen’e ez dakit! Hau zan herriko labaderua. Hemen harridxak, harridxak, harridxak eta harridxak, harridxak. Ta gero, goro zan teillatua, hau zan teillatua. Teillato horren zean, hamen [zinkak eta] lagatzen giñuzen, petrilla honetan. Ta hemendikan beste hainbeste, [zinkak]. Ta txalupa-mutillak ba al dakizu ze iten ziguen? Arbidxan buruik haundidxenakin zuluakin kalabera jartzen ziguen kandelakin koska habetan gaiñetan, ta gu barruan lanian, hamen. Ta, “Ah!”, bildurtuta. Broma jartzen ziguen txalupa mutillak. Geo illuntzetan ez zuen zer iñik eukitzen, ta guri tentatzen ibiltzen zian. Ta holaxe bizitza zan leheno. Nik ez dakit…
- Eta labaderuan, zan bai erropa garbitzeko eta bai ganadu askak’e bai?
- Ez! Geo hau zan… Luzia zan, e! Ta harri asko zitun. Oain esango dixut, ba! Ta txandan eoten giñan, e! Herri guztidxa horrea juten zan ta. Ba, hoi danak harridxak ta ur hau dana betia eoten zan. Ta garbitu harridxan ta uretan danok hantxe, saltsan. Garbitu… Geo hamen zan, honen onduan zan, labaderuan onduan zan, honela, uren zea bat, ura korrientian eoten zana. Ta geo ura korrientian ta geo honea beste zea bat, hiru puntan. Hau dana ganauen ura zan. Ta hau atai zea zan, harrizkua, kale kantoiak eukitzen duan holako harridxa, ta hemendikan sartzen zin ganauak, bazakien larreatik etortzian noa jun bihar zun ura eratea. Ta hemendik okoillotikan’e bazekien ura eratea noa zijuazten, plazatikan. Guk hurre giñakaun. Ez dakit bestiak eramaten zuten horrenbeste, hamen, kale honetakuak eta […]. Behero giñan oaindikan ta plaza pasa bihar izaten gendun ganauakin, ta honea ohitura zaken, ta honea etortzen zian ura eratea. Hamentxe ura eraten zuen ta atzea, danba-danba-danba, okoilloa. Ta ganaua bagendun Iturritxiki, hiru txaletak pasata, hor zelai haundi bat gendun… ez dakit hauek danak esatia?
- Bai, bai, bai.
- Bai?
- Bueno, nahi badezu!
- Eta handikan… Bat bagendun, nik Suizua deitzen nion, behi gris zea, beix bat, oso jatorra zan, ondraua… Ba al dakizu ze iten zun hark? Tripa betetzen zunian zelaidxan, uan hainbeste kotxe ez zan orduan ta, danba-danba hasitzen zan eta okoilloaiño juten zitzaitan bestiak han lagata.
- Etxeaiño.
- Etxeaiño. Kamidxua dana korritu in behar da, e? Iturritxikitikan, Iturritxiki deitzen diogu guk, hiru txaletak pasa ta beste kamidxua plazaiño, ta geo hor Kale Nagusira sartu ta etxeaiño. Ta hark bazakin biria iñork zeatu gabe, ez zin harek bate preokupazioik ematen, ta ez zeon hainbeste kotxe, ta, ederki. Holaxe ibiltzen giñan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia