Getaria (Gipuzkoa)

Elkano kalea dendaz beteta

Elkano kalea dendaz beteta <p>Denetarik saltzen zuen dendan: janaria eta gehienbat arropa eta oinetakoak. Kale hori dendaz beteta zegoen, baina denak ondo konpontzen ziren elkarrekin. Nagusiarentzat lan egiten zuenean jaietan ere dendan egon behar izaten zen eta horregatik ez omen du dantzan ikasi.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-016-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Denetarik saltzen zuen dendan: janaria eta gehienbat arropa eta oinetakoak. Kale hori dendaz beteta zegoen, baina denak ondo konpontzen ziren elkarrekin. Nagusiarentzat lan egiten zuenean jaietan ere dendan egon behar izaten zen eta horregatik ez omen du dantzan ikasi.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta dendan, zer saltzen zan dendan?
- Danetik.
- Danetik?
- Nik danetik saldu det.
- Janaia, ta erropa’re bai?
- Erropa’re bai. Erropa zakan hark gehidxena. Ta geo hasi giñan, badakizu, beti gehidxo, beti gehidxo… erropa’re bai, ta… zapatillak eta zapatak, eta hoidxek. Pilla ear bat badao oandikan.
- (A2) De todo, de todo.
- (A1) De todo, kuleruak eta, de todo.
- “De todo he vendido. De todo he vendido pa sacar a esta gente a adelante”.
- Eta beste dendarik bazan Getaian?
- Bai, kale hori dana dendak, dana denda zan. Aurrian denda, albuan denda, dana denda. Horreaitik esaten dizut /esatentxut/, ba, danok alkarren zea. Hau hara juten al zan? Pues hara. Bestia honea etortzen al zan? Oan berriz dakazu todo… Ez al dakizu?
- Lehen elkartasuna ta gehio zan?
- Alkartasuna gehidxo leheno, bai.
- Eta esan dezu jaiyik eta…
- Ez! Jaidxan’e nik, desde luego, nere kontura jarri nitzanian, nik arratsaldian gaztia, ta itxi iten nuan. Gozian ireki. Ta Karmen zeonian berriz, hark bea eoten zan hor kuadrilla, bere lagunakin ta. Kaiako jabiak eta jende pixkat dexentiak, onakin, hor, kontuk esaten dendan. Ta nik etorri behar izaten nuan, haidxek itxea juten hitunan goizo, ta nik itxea zortzitako etorri in behar. [Horregatik] dantzan ta ez zekiñat.
- (A1) Ikasi ez.
- Ikasi ez ta afizidxua’re ez, ta. Geo gerra’re sortu zan ta, “todo, todo conjunto”.
- Gazte ziñala, justo hor… hemezortzi urte…
- Bai, ba. Hemezortzikin ta…
- Dantza ikasteko…
- Ikasteko garaidxan “no había música”. Ez nunan… gauza horrela den. Ta geo afizidxua’re ez, ta… Ta geo ba al dakizu ze izaten dan? Geo honea’re etorri in behar, ta…
- (A2) Sortu hunan geo, e, musika…
- Bai, zea hori, gramofonua jartzen ziñenan, baiño orduan’e nik… badakin, hura bakarrik eta nik eon in behar. Kontu, lehengo kontu zaharrak nola ai naizen esaten! Milla dazkit.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia