Getaria (Gipuzkoa)

Gari-jotzea herriko frontoian egiten zuten kale-baserri guztiek batera

Gari-jotzea herriko frontoian egiten zuten kale-baserri guztiek batera <p>Gari-jotzea frontoian egiten zuten kale-baserrietako gehienek elkarri lagunduz eta garbitu ere egun berean egiten zen makinaren laguntzaz. Etxe bakoitzekoek beren senide eta laguntzaileekin bazkari-legea egiten zuten gero; normalean, olagarro-zopa eta atuna tomatearekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-014-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gari-jotzea frontoian egiten zuten kale-baserrietako gehienek elkarri lagunduz eta garbitu ere egun berean egiten zen makinaren laguntzaz. Etxe bakoitzekoek beren senide eta laguntzaileekin bazkari-legea egiten zuten gero; normalean, olagarro-zopa eta atuna tomatearekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gari-jotzia zanian, berriz, gari-jotzia zanian hemen frontoian jotzen zan gariya.
- A, bai?
- Hemen, e…
- Kale-baserriyetako gariya…
- Bai, bai, bai. Danak alkarrei lagunduta nola iten zan… Bai, nik zuri lagundu, ta bestiak nei, ta bestiak eta danak… Danak behintzat ondo zeatzen zian. Hemen Egurbide ta hoidxek ez. Egurbide ta hoidxek been itxe-ataidxan jotzen zuen. Eta geo bestia, Ostolaza ta hoidxek’e bai, goitik jotzen zuen. Ta zean, hemen plazaz behekuak, hemen, e, Aranguren, Olaskoaga, Ibarbia, ta hemen Galdos, eta hemen Goikoetxea ta hauek, hemen, frontoian jotzen zuen. Frontoian jotzen zuen. Hori nik mutil-koxkorretan ezautzen det. Ta baita geo, hor garidxa jotzian lasto-karreeta ta hortxe ibiltzen giñan, mutil-koskorrak.
- Eta, danak batea?
- Bai, bai. Horkuak danak batea.
- Egun bat hartu ta egun horretan…
- Bai, bai. Listo gu, ekartze… euna baiño, euneako ekarrita eoten zian hemen gurdidxak, gurdi pillua, danak lastoz kargauta. Frontoian kabitzen ez zianak kamidxuan… transporteik, kamioik, automobillak eta enbarazuik batez, ta, hola eon ohi zian. Ta holaxe zeatzen zan ordun. Eun bat horretako.
- Horretako.
- Ta geo izaten zan, ba, gariya jo, ta geo gariya garbitzeko zea’re bai, deitzen zitzadxona’re bai.
- Makiñak?
- Bai. Eskuakin eraginda, e! Eskuakin… Makinak… eskuakin eraginda! Garidxa batea ta azala bestea botatzen zun…
- Eta…
- Nola deitzen zitzaion harei? Gari-garbitzeko makina, bai. Makina deitzen zitzaidxon orduan.
- Eta hori’re egun horretan iten zan?
- Bai, bai.
- Jo eta garbitu.
- Bai, bai, bai, bai. Ta geo esaten dizut, ba, bakoitzak beria jaso, ta…
- Eta jaien bat iten zan?
- E?
- Jaia, o?
- Astian, astian iten zan hori, e?
- Astian.
- Astian iten zan hori.
- Baiña ez zan izaten gero, e, afariya o?
- Hori geo eun berian, eun berian afaidxa, segun… danak, danak gaur hemen ta bihar hor, ez zan iten hori. Zurekin launtzea jun […] zergatik beak bakarrik’e ez zian moldatzen, entenditzen? Geo laguntzailliak’e behar izaten zituen gehidxo. Igual itxe batetikan bestiai, gizona itsasuan zalako, igual bat eo, bi o… baiño biek ezin laike […]. Ta geo bestetikan, ta hola, juntatu. Ta geo horretaz gain, familiko bat o beste juntatu ohi zian, eta nik nere familikuak nik hartuko ditut, bestiak bere familikuak […] han hartuko ditu. Ta bakoitzian zortzi hamar bat eo zianak eo zeatu, ta hola moldatzen zan, e! Hola, hola iten zan jatordua.
- Jatordua izaten zan, e…
- Bai…
- … bazkaia?
- Bazkai-legia, bazkai-legia… o olaarru-zopa… Jenealen olaarru-zopa.
- Olaarru-zopa, e?
- Olarru-zopa, atuna tomatiakin… hori behintzat tipikua izaten zan.
- Udaan izaten zan?
- Bai, ba. Udaan, udaan. San Pedruak pasa ta, hori, e… ekaiñen bukaeretan eo hola. Zergatik garidxa ebakita’re puxka baten euki iten zan metak inda, ta, bai. Horrela.
- Bai. Eta, olaarru-zopa?
- Olaarru-zopa tipikua zan. Gari-jotzetan olaarru-zopa tipiku, ta atuna tomatiakin bestia. Zergatik marmitakuik eta ez zan zeatzen, artian ez zan erabilitzen, ez.
- Eta eateko? Txakoliña o, saardua?
- Ardua, jeneal. Umiak ez, umiai ura ematen zioen. O bestela ur-ardua. Baiño…
- Ur-ardua.
- Bai. Baiño beak ardua erango zuen noski, nik uste det, bai…

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia