Kale-baserrietan azpigarria oterekin egiten zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-014-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Azpigarria egitera etxetik hiru kilometrora joan behar izaten ziren. Ota lakarrarekin egiten zuten azpigarria. Baserritarrek garoa erabiltzen zuten gehiago. Nolako gurdiak erabiltzen zituzten kalean: gurdi-zorra, gurdi-bolantia..
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko azaroaren 16a
- Iraupena: 0:02:48
- Erref: GET-014/015
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea
Transkripzioa
- Eta, kale-basarriyen kontura itzulita, e, esan diazu azpigarriyak eta itea ta…
- Urruti, e?! Hori urruti. Hara juteko bazaben geure etxetik bertatik, bat, bi… hiru kilometro bai! Gaiñea, han Garateko gaiñ hartatik geo pixkat gaiña beste aldea. Oan mahastiya dao han sartuta. Bai, hamen, e…, Aizpurua horrek mahastiyak euki behar du sartuta. Han, eta beste beak eabili zuen tokidxan eta… Baiña hiru kilometro bai hemendikan, e!
- Eta, azpigarriya ze izaten zan ordun? E…
- Otia, ote-lakarra hori… Ote-lakarra ta belarra nahastutakua. Ta geo iten zan ebaki ta pixkat lehortzen euki, ta geo ekartzen zan ganauen azpirako, hori.
- Ote-lakarra esan dezu?
- Bai…
- Zer da? Otia…
- Otia, otia deitzen gendun, bai. Otia.
- Eta, orbela ta erabiltzen zan?
- Hori, zukaenak. Daikena ibiltzia, orbela… Baita piñuen zea’re. Piñuen orri hori’re ibili ohi zuen, azpi-azpitan. Hori jeneralian kale-basarritan, e! Zergatikan basarritan orduan, e, garua, ta…
- Bai.
- Garua ebaki iten zan, ta. Garuakin asko ibiltzen zian orduan basarrikuak, garua ibiltzen zuen asko, ta bestiak otia’re bai, baiño garua askoek. Garua ona zan oso, berogarri ona zan oso ganauentzat.
- Kale-baserritan ta ez zeon.
- Ez, ganaua… Kale-basarritan esan dizut, ahal zana, esan dizut ba, otia eo ta… Otia artian txikiya baldin bazeon, ba, piñutik hostro hori’re igual, ta. Eskuariakin biltzen zan, eta ekarri, ta. Hori’re erabilitzen zan kalian.
- Eta gero gurdiyakin ekarri o, lega…
- Bai, gurdiyakin, gurdiyakin. Kalian ez zan legik, e!
- Ez?
- Basarritan bai legak, baiño… hemen ez. Hemen lehenbizi iten zian gurdi-zorra deitzen zitzaion egurrezko kurpillak ta egurrezko ardatza, ta hoiei gurdi-zorra deitu ohi zitzaion, gurdi-zorra. Geo hasi zian hemen kalian, e, arrai-karritoako ta, gurdi-bolantiak. Gurdi-bolantiak zian, ta geo been llantakin, eta… Ardatza burnizkua, ardatza burnizkua, kurpillak haundiyo, been llantakin. Radi… bizikletakuak radiyo mehe hoiek dituen bezela, bere zeakin… este… nola esango dizuet nik ba zueri… soportiakin. Eta hoidxek, hoidxek sortu zianian kargak’e haundiyaguak iyotzen giñuzen arraidxakin zeara, fabriketa. Hemen plazatik gora zian, fabrikak bazian hemen, geo behian’e bai, ta.
- Eta itxiak zian?
- E?
- Itxiak gurdiyak?
- Zeak, este, gurdiyak itxiyak? Ez, ez.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!