Getaria (Gipuzkoa)

"Elkano" zinearen sorrera eta funtzionamendua

"Elkano" zinearen sorrera eta funtzionamendua Getariako zinearen inguruko azalpenak. 1950 inguruan Albisuk zinea egin zuen. Garai batean Piorekin sozio egon zen eta honek uztean eurak sartu ziren sozio. Pare bat urteren ondoren beraiek hartu zuten ardura. "Elkano" zuen izena zineak. Zarauztik bidaltzen zituzten pelikula rolloak. Hasieran herriko batzuk ibili ziren pelikulak botatzen, gero Luis eta gero euren arreba. Jendea gutxitu zenean itxi egin behar izan zuten eta etxea egin zuten bertan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-013-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Getariako zinearen inguruko azalpenak. 1950 inguruan Albisuk zinea egin zuen. Garai batean Piorekin sozio egon zen eta honek uztean eurak sartu ziren sozio. Pare bat urteren ondoren beraiek hartu zuten ardura. "Elkano" zuen izena zineak. Zarauztik bidaltzen zituzten pelikula rolloak. Hasieran herriko batzuk ibili ziren pelikulak botatzen, gero Luis eta gero euren arreba. Jendea gutxitu zenean itxi egin behar izan zuten eta etxea egin zuten bertan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta cincuentan o, bertan zinia in. Zer zan, zine haundiya zan?
- Bai! Etxe honen luzero bea, iya kamiyoa arte, ta atzian’e beste lau bat metro o, luzea.
- Jarri bertan, jarri bertan.
- Hamen ixeitzeko, amona!
- Eta ordun, Pio horrek ein zun? O…
- Albisuk, Albisuk in zian zinia ta epoka batian, ba, euki zian soziyo bezela Pio. Ta geo, handikan urte batzueta, ba, Pion partez gu sartu giñun, ta beste urte batzuek alkarrekin in da geo…
- (Amona): Urte pare bat iñ al giñun?
- Bai, ya gu sartu giñan, guk hartu giñun zinia.
- Eta izena zun Elcano.
- Elcano. Izena ziniana Elcano. Ta garai hartan, ba, ibiltzen giñun, ba, zinia ekartzen huan, Zarauztik bialtzen zixkiyen trenian. Han [lakostan] sartu…
- Rollu haundiyak.
- Rollo haundiyak, holako paketiak eta geo remolke txiki batekiñ hamen goraiño ekarri behar izaten giñin.
- Ta zuk sei urte o zortzi urte izango zenitun?
- Bai. Gu orduan gaztiak.
- Eta pelikulak igotzen.
- Bai. Ta hasiera batian’e, pelikula botatzen herriko batzuek ibilli hituan, ta geo Luix’e bai. Geo hura Alemanira jun zanian, ba, gure arrebak titulua atea, ta bea ibiltzen huan, gure arreba Mertxe.
- Ordun, negoziyo guztiya zuek, ez?
- Bai, familiarra. Azkenian ya geatu huan zine familiar bat bezela. Ta geo, urtiekiñ’e, ba, ohiturak aldatu itten dittuk, eta jendia ya gutxio etortzen da bezela, jende gaztia ta Zarautza ta juten hasi zanian, ba, denboakin, in behar izan geniyan itxi…
- (Amona): Geo gu, beak, hasi neskak eta, ez al dakizu? Beak’e nahio zea, ta beno.
- Ya, momentu bat allatu huan, ba, itxi in behar izan zana, ta, toki bertan in giñin itxiak.
- Gero in zian etxiak.
- Bai. Itxiak geo. Zinia zeon lokal bertan, dana goitik behera bota ta itxiak in hituan.
- (Amona): Dan-dana botata.
- Ordun zuek bertan, zinia bertan zeonian, zuen etxia beste bat zan. Ez zan…
- Bai, beste toki batian bizi giñan, hor, beherogo. Erregieta bertan, baiña beherogo.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia