Ezkondu arte jatetxean zerbitzatzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-012-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko azaroaren 14a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: GET-012/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
- Eta zenbat urtekin etorri ziñan?
- Ba, hamazazpi urte…
- Gazte.
- … kunplittuta. Hemezortzi…
- Eta…
- Urte asko nik hemen, e! Hor…
- Getarianoa?
- Getarianon, bai… Getarianon ez. Azkenengo urtiak hoteletan pasa dittut.
- X: Ze, Zarautzan?
- A, Zarautzan.
- Zarautzen ta Donostiyan.
- X: A! Donostiyan’e bai? A! Ez nakin nik hori.
- Bai, Donostikua…
- X: Udaan, e! Udaan!
- X: Udaran, e!
- X: Udaran, neskame.
- X: Bai. Baiña hemen urtiak… Ezkondu arte, e!
- Bai, bai, bai.
- X: Ordun, ezkondu ziñan hogeita betzi urtekin.
- Bai.
- X: Hogeita beatzi… urtekin. Orduarte, zerbitzen.
- Hamar, hamabi urtian, zerbitzen.
- Bai.
- Hamen, Getaian.
- X: Bai.
- Getaian ez.
- X: Getaidxan…
- Getaian bai, baiña geo behin zeatu nitzan ezkeo, hotelea jun niñun. Hasieran niñunan, ordia, hiru udaratan hotelea jun niñunan, e!
- X: Udaretan bakarrikan.
- Udaran.
- X: Baiño neguan…
- Neguan horrea, […].
- X: Geo neguan atzea honea. Baiño udaran beti Zarautza o hola, La Perla o zeara.
- Bai.
- Ordun Zarautzen zeintzuk zian ordun, e, hotel…
- Zarautzan eon nitzan, ni hotel berriyan eon nitzan, oso jende ona zien.
- X: La Perla ez al zan?
- La Perla ez zan.
- X: Hotel Marina?
- Ez! Nauticuan. Berriya hunan hori leheno, partikularra hunan. Baiña oso… han exkiñan daon, nola, zea dijuan…
- X: Bai, bai.
- Huaxe, hantxe. Han ordun labadorak eta… ordun, uan bezela, ez hunan zeaik eta.
- X: Maletaik ez zeon leheno.
- Gu oso ondo, oso ondo, oso eleante eon giñan. Ta oso jende onak hittunan, Bilbaokuak. Bilbaon hotela zeuken.
- Eta zein izaten zan , zuen lana zein izaten zan hoteletan?
- Hotelen ze lan izaten zan? Goizian ohiak, […] kuartuak, bestiak ohiak…
- X: Geo, zerbitu…
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!