Getaria (Gipuzkoa)

Txakolina egiteko prozesua

Txakolina egiteko prozesua Txakolina egiteko prozesua. Lehenbizi hanka azpian txikitzen da mahatsa eta gero prentsara botatzen da. Eskuarekin bultza eta tira estutzen zen dolarea. Gero baldearekin barrika bete.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-009-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txakolina egiteko prozesua. Lehenbizi hanka azpian txikitzen da mahatsa eta gero prentsara botatzen da. Eskuarekin bultza eta tira estutzen zen dolarea. Gero baldearekin barrika bete.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu, ta gero, batu ta gero txakoliya itia ta, nola, nola iten zan txakoliña?
- Txakoliña? Beno, lehendabizikotikan zeatu itten gendun, hankakin xi-xiya, xi-xiya [xehe-xehea, xehe, xehea] in…
- Nola?
- Hankakin, xi-xiya esaten diyou guk.
- Xi-xiya?
- Xi-xi… txikittu hankakin. Hankazpiyan dana, hankahutsik jarrita. Dana txikittu, ta geo prentsa bota.
- Eta hori nun eiten zan?
- Hori hormigoizko zea baten, gurian behintzat, ta beste tokittan’e bai. Geo pats-oholak esaten zitzaten. Uain sagardua itten dan bezela. Pats-ohola hoiek ipiñi gaiñian eta geo [tronbongo] haundiya jarri eta gero eskuakin: tiki-taka, tiki-taka, tiki-taka, estutu.
- Estutu. Tolaria estutu?
- Tolaria estutu. Ta beak ateatzen dizu [prentsa] bat. Estutzen ai zean bezela, beak ateatzen zittun.
- Eta zuzenian barrikara?
- Guk bai ta ez. Guk beste barrika bat jartzen gendun, ta geo baldiakiñ bete barrika. Oaiñ, oaiñ eindako zea dakau guk hemen daon garaje hau’re, uaiñ hor eoten dia. Garajiai bodega esaten diyou, baiño, hor eoten dia txakoliñak eta sagarduak eta danak.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia