Getaria (Gipuzkoa)

Emakumeek lan ugari baserrian

Emakumeek lan ugari baserrian Baserrietan emakumeek etxean eta etxetik kanpora lan ugari egin behar izaten zuten. Gizonezkoek ere lan handia izaten zuten, gainera, "asto-lana", lan gogorra. Baina emakumeek ere lan ugari, batez ere, garbiketa kontuetan. Astean behin garbiketa orokorra egiten zuten etxean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-008-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserrietan emakumeek etxean eta etxetik kanpora lan ugari egin behar izaten zuten. Gizonezkoek ere lan handia izaten zuten, gainera, "asto-lana", lan gogorra. Baina emakumeek ere lan ugari, batez ere, garbiketa kontuetan. Astean behin garbiketa orokorra egiten zuten etxean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, zein izaten zan lan gehien iten zuna baserriyan? Emakumia?
- J.: Emakumia.
- M.: Emakumia. Bi semiak’e bai.
- J.: Orduan emakumia, orduan emakumia.
- M.: Bai, baiño bi semiak’e bai ordun. Dana lana asto lana zan, dana atxurrakin ta zeakin, ta.
- J.: […] beti gogorrauak iten zuen, emakumiak beti zeauak.
- M.: Bai, emakumiak, esan dezuna egiya. Entre erropa garbitzen, entre zoze… Oain bezelako itxetza baiño haiei […] pasaa ta, pasaa onena astin behin linpieza jeneral […] izaten zenun…
- Etxe guztiya.
- M.: …ordun jaian, ta bestia berriz al zan bezela astian in, ta… erten in behar izaten zendun ta. Amona ta […] zozer, Jesus! Itxea gatozela ikusten gendunian tximinitik zea, kia, aaaaaa! Hau da difeentziya hua hil zanian guk billatu genduana. Itxea etorri ta zeu hasi behar hasiera-hasieratik.
- Dana iten.
- M.: Bueno, bueno. Eske, esanda esanda’re, ta oain horrenbeste, oain pixkat gehio nahi ta ezertako gauza ez dao, tristia da berriz. Katxis la mar!
- Eta orduan esan dezu, emakumiak lan gehio iten zula… Gizonak baino gehio?
- M.: Lan gehio…
- J.: Gehio, goorro…
- M.: […] Hauek entre segakin ta zea, jun [kanpo hoita] ta…
- J.: Guk, ez dakit, gehixio, baiña, ez, emakumiak lana gehixio izango zun, e!
- M.: Emakumiak, bai.
- Emakumeak etxia eta kanpuan, ez?
- M.: Bai.
- J.: Bai.
- M.: Hoixe! Bueno! Bueno!
- Gizonak kanpuan, baiña…
- M.: Bai.
- J.: Bai.
- M.: Ta behiai […] dana eskuz in behar izaten zenun. Ta zean, uraan, igual “cincuenta céntimos más” izugarriya iruitzen, […] ta hartu hamabost litroko marmita, tzi!, astua bezela. Dana […], ordun sasoia! Sasoia dakazula, eozer gauza itten da. Hori galtzen danian dana galduta.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia