Gariaren garrantzia; honen inguruko lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-008-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko urriaren 17a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: GET-008/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
- (Maria Gurrutxaga, emaztea).: Ordun ez zan nahi izaten, ordia! Gure ama zana, gaixua, jesus! Bere gariya ta artua iñ ezkeo, babarruna, konforme.
- J.: Ordun gariya ta artua zan. [Hua iñ ezkeo] ona, e!.
- M.: Bueno! Ta nere koiñatak, koiñatak esaten ziyon: “Ama, baatza pixkat bada’re…”, “Ixilik eon ai, neska! Ixilik eon ai! Nola baatza ingo den, ba, zean?” Hark bere gariya ta bere artua izan ezkeo, Jesus!
- J.: Ordun dana [behar zan ta], zea [guziya], hartua ta baba.
- Gehiena hori?
- J.: Dana hori, dana.
- M.: Geo in zan gariya’re txartzen hasi. Olua ta…
- J.: Geo txartzen hasi zan, bai.
- M.: Ta geo beherago gendun zea, terrenuan, han garbi-garbi-garbiya, zillarra bezelakoxia. Ta “Ene! Hau ez deu uzteik! Hau ez deu uzteik!”. Han zea in zan ditxosozko olua, “Utzi beharko deu, Maria, ba!”. Haor, ba. Ordun, ene!, gurasoi zea ez ematetik, disgustua ematetik, ya etsi zunian, beak “ez, utzi in beharko da”. Eske ordun zan garia han, garbi-garbiya behian, […], bueno! Ordun txoatzen.
- Eta hemen ingurun garia asko iten zan?
- J.: Ordun gariya iten zan dezente, bai, bai, bai, ondo, ondo.
- M.: Bai, orduntxe ze zea iten zan: gariya…
- J.: Guk geuk’e urtiak beti hortxe…
- M.: …gariya jo…
- J.: Eun bat, eun bat [zea, anea, anea] esaten diyou guk, geuk’e beti urtian, e, eun bat izaten giñun.
-M.: Garia jotzen. […] ez zan atea’re itten. Entre, ekarri in zunak ta zea in, hua jo. Ez…
- J.: Ez, ta uain bezela ez da zeaik, eta orduan gastua […], hoixe.
- M.: Bueno, bueno, bueno. Gariya iñ, ta o zea in ta, garittan gehio gastatzen zan ogiya ekartzen. Gariya in […] ta, zea itten zan, errotan ta jo banakin ta zea, ordungo… Jesus! Gariya ekarri ta bereik ez!
- Lan asko ta…
- M:.: Lan asko ta […] ez.
- J.: Bai. Lan asko ta, lan asko ta zea gutxi.
- M.: Jesus!
- Esan diate gariya frontoian joten zala… e… Getaiko…
- J.: Getaiko…e… kaleko, kalekuk bai, kalekuak danak frontoira.
- Kale inguruko baserritakuak eta frontoira juten ziñaten?
- J.: Bai, frontoira.
- Baiña baserritakuak ez?
- J.: Basarritakuak aleik ez […].
- Zuek hemen bertan?
- J.: Hemen bertakuak, basarritarrak basarrin. Haiek kalekuk zian haiek, kalian bizi zianak. Hola badaude basarri txiki batzuk?
- Bai. Kale inguruko basarriyak.
- J.: Kale ingurukuak, bai. Hoiek’e danak kalea.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!