Eskolako "kalbak" eta maisuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-077-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko ekainaren 07a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: GER-077/014
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
- Karmelittetan mutillek be egon ziñien?
- Bai, mutillek be bai.
- Askorik ez, ezta? edo
- Gaztiek. Ba umiek; Ba zazpi-zortzi urtera artien. Gero handik, eskolatara pasetan giñen. Bai.
- Eta gusture eskolara?
- Keba! Hoba kalien. Kalbak-eta eitten gendun baia, nozipeñien. Nozipeñien bai. Eta gero aittek: ñooo!
- Kalba asko?
- Ez, asko ez. Keba! Nozepeñien.
- Kruzita: Lehen kalbak-eta eitten zien e!
- Oin, eitteko moduen?
- Jo baten hara, oin Idiga dauen lekure, hara fubolera atsalde guztixen joan giñen. Ta bagatoz etxerantz ta maixue. “Mekauen!” Geixorik gauzela errekadue bieldu te gero Ba bueno, beragaz- ta: “hombre, los enfermos aquí vienen”.
- Nor zan hori maixue?
- Alonso. Manuel Alonso, don Manuel Alonso. Ona, bueno ta gero, don Mauro be bai, don Feliciano. Bueno, Don Feliciano gerrie pase ta gero eon da. Alabie, hor bizi de. Don Felicianon alabie, hor bizi de. Don feliciano be maixue izen zan gerra sasoien.
- Kruzita: Ta Mauro be bai.
- Don Mauro.
- Mauro Galán?
- Mauro Galán, “sí”. Bai. Ta hantxe.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!