Aita juntetxeko atezaina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-075-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1930. urtean jaio zen Gernikako arbola ondoan. Bere aita juntetxeko atezaina zen eta komentu ondoan bizi ziren. Bonbardaketa ostean, postua kendu zioten. Gernikako arbolako orriak prestatzen zituen saltzeko. Aita atxilotu egin zuten eta 8 hilabetez izan zuten preso. Aita lan barik gelditu zenean, etxekoek beharrean hasi behar izan zuten: josten, alpargatak egiten... Gernikan lantegi eta lanpostu asko egon ziren eta horrek asko lagundu zuen.
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko ekainaren 07a
- Iraupena: 0:02:52
- Erref: GER-075/005
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Lanbideak » Udal langileak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Iñaki Solaguren Basabe.
- Eta noz jaixo ziñen?
- Treinta de julio, mil novecientos treinta.
- Nun jaixo ziñen?
- Gerniken, Gernikeko arbolan azpixen, Santa Klaran. Han nire aitte zan konserjie "casa de juntas"koa, ta han bizi giñen gu, han etxien, dau konbentuen ondoan, arbolan aurrien ta han jaio nitzen ni.
- Hori etxie hondiño badau?
- Dau apurtxu bet modifiketa, bai badau hondiño.
- Zein da konbentu kanpoan dauena?
- Bai, konbetuen han bat dau ta bestie. Bi dauz bat txikitxue handixau ha handixaua da. Ta nire aitte izen zan konserjie hara bonbardeora arte. Gero bonbardeoa etor zen ta ez daitz zer pase zan ta hauxe bestie ta kendu ein otsoien.
- Ze biher zan konserjie, "casa de juntas"eko konserjie?
- Ba erakutsi "cada de juntas" barruen barrukoa. Ta ha puesto ona izen zan ze ha diputaziñoana izen zan. Ta sueldo ona eukin eban ta gero propiña asko ataten eban. Harek hor orrixek eitten biezen, Gernikako arbolako orrixek han zepillotxu bategaz "ta-ta-ta-ta" jo ta [...] ein ta harek emoten eban ta propiñek ataten eban. Ta kenduko otsen gero zegaittik? ba batzokire joaten zan egunaro kafie hartzen, ez daitz nik izen bazan afiliadue, politiken ez zan sartu, ta gero kartzelara eroan otsoein zortzi hillebete, ta gu bizi giñen bigarren pisuen ta gero joan giñen boardillera, izteko leku barrixeri, ta han egon giñen.
- Rosarito: Ta ezebez barik.
- Baia etxe barik ez ziñien geratu, tellatu barik.
- Ta gero danak biher ein biher. Ze aitte biher barik, mutille anaixe nagosixe, hamazortzi urtegaz soldadu joan biher zan /bizan/ ta arrebak ba bat josten, bestie egon zan alpargaterixien, fabrikien, Etxien be alpargatak josi ta puntoan ein ta danak.
- Rosarito: Etxe guztixetan. Grazixek fabrikek hamen derrepente arin hasi zirela. Holan hasi giñen danok biherrien, ni ez, baia bueno.
- Zerriñen bille zerratara ta zozpalak eta dana ekarten etxera, danak lagunduten.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!