Gernikan bizimodu berria hasi behar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-067-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 13a
- Iraupena: 0:01:28
- Erref: GER-067/014
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Ta guk euki gendun etxie ta soloa “una huerta hermosa” frutalakaz, arbolakaz. “De todo: ciruelas, peras, manzanas”, dana, dana, ikoak, dana. Ta danak abandonete, danak itxi ta Frantzixera eskapeu. Ta gero etorri giñenien, egon zan guarda zibil bet geure terrenoan, euren gallinerotxue ipiñi eban. Baia nok hareri esan ezebe? Ba hantxe egon zan erretirau artien guardia zibille. Egon zan gure terrenoan. Gu bueno nire aitte ta ama ariñau etorri zien hona Gernikera. Baiña harek be txarto paseu eben. Harek be Santanderrera joan, “Osea, según entraban las tropas”, eurek eskapetan eskapetan ta Santanderrera. Ta gero Santandarretik etorri zien Gernikera. Baia Gerniken egon zien etxe baten lau famili. Lau famili ta txarto egon zien. Ta gero gure aitte ta amak ein eben etxetxu bet. Han terrenoa euki gendun zerien, etxie erre zan ladrilluekaz-ta etxetxu senzillutxu bet ein eben ta nik Frantzixetik etorri nitzenien, “por lo menos” etxie euki naben. Baia batzuk ba hiru-lau famili pisuetan ta holan.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!