Baserritarrak pertsona argiak dira
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-059-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserritarrak pertsona argiak, zuhurrak, zirela dio, nahiz eta baserritik ez irten. Behin ekologista batzuekin izan zuen elkarrizketa dakar gogora. Gaur egun, ostera, ez dago osotasunean horretara dedikatzen denik. Lehen ez zegoen ezta negutegirik ezta urik ere.
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 21a
- Iraupena: 0:03:13
- Erref: GER-059/002
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
-Oin berai esaten netsen, orduen sasoien: “koño, ba frailiek”. Ze baserrittarra intelijentie da gero, eh! Esaten ebien, baserrixe ez dakit zer-ta. Baserrittarra ez da tontue, ez deko hauxen be gero! Bakizu ze paseten dan? Ordun sasoien baserrittarra, egoten zan asko baserrixen geldi. Jaixetan iñora be ez zan joaten; ez domekarik ez ezer. Jarritten zan etarte baten ta etarte baten ba, esaten eban zelako denporie dauen, zer eingo daben, zer ez daben eingo, zer bertan. Nik baten diskuziñoa, honekin ekolojistekin euki naben. Esan esten /esasten/ ba, berbetan hamen, hor Errixo kalien, ta: “pues nosotros, sabemos que, porque hemos estudiao por eso y tal y cual”. Nik esan notsen, ba bateri: “no tenéis ni idea vosotros”. “¿Cómo que no?” “¿Vosotros la tierra conocéis? Vosotros no conocéis la tierra. Conocen la tierra, esos que están trabajando ahí. Vosotros no”. Y ¿por qué y tal? le dije”. Esan netsen: zuk ekarri eizu baserritar bat Arteagakue edo Kortezubikoa, errekin hemengo alderdire, ta forutar bat eroaizu hara, ta bixek dabiz galdute. Ta beittu zelako distantzixen, ezebez. Lurre ez dabe ezetzen, ez dabe mame ha behie. Ha behien mame ezien ba alperrik de. Eta zuek zelan jakingo dozue /jakingozue/ lurren barrixe, etxien tarro bat lur ez dekozue-ta? Ta joño, “pues tienes razón también pero tal” ta hasi jaten eta bueno. “Tendré o no tendré razón” baiña egixe, holantxik de. Baserrittarra zuhurre da. Baserrittarrak sufridu eitten deu asko. Eta oin horrenbeste ez, baiña lehen akordeten naz ni gaztie nitzenien, iguel domeka baten baserrittarra jesartzen zan etartien ta egoten zan hantxe zigarroa erre ta hantxe begire ta siestie ein ta gero, hona ta hara, zelako denporie eingo daben-ta. Horrek kalkuloak eitten, beti eon da baserrittarra. Mariñerue be itsosoan beti egon da arraiñe nun egongo dan uren koloriegaittik edo hau edo bestie. Bardin-bardin. Alperrik da, haren kontra zelan joango zara, ba? […] nik ama, Ondarrukoa eukitte ba ha asko ezetzen naben, ezta? Zelan joango zara harek gizonak, analfabetoak, barkoz-eta nora joaten zien? Ta gero hona etorri. Ez eben biher, ez makiñarik ez aparatorik ez kristorik. Ezebez! Ta haren kontra zelan joango zara, ba? “Es en balde”, alperrik de! Ta honekin baserrittarrokin “pasa igual”. Gaur egunien ez, ze geur egunien ez dau baserrittarrik; ze, geur baserrittarra, dediketen dana osoa, ez dau garaurik be. Garaurik be, ez. Iñun be ez. Zahar-zaharren batzuk edo edadeko andrak edo gizonen batzuk, baiña gitxi. Gitxi, gaur ez dau ze danak alde eitten dabe-eta. Ta orduko denporako geuzie, dana zan Gernikara etortie baserrittarra astelehenetan. Gehixau?
-Solotik bizi dana ez badan dekozela asko, inbernaderoak-eta saltzeko-eta, ez.
-Keba! Ta gaur inbernaderoak; ordun, ezebez ez zan egon. […] inbernaderoan-ta, hartzen da; orduen dana hartu biher izeten zan. Zelan esango deutsut ba? “A puro huevo” ze, ez zan egon ezebez: ez, urik baserrixetan, ez ezebez ez zan egoten. Errekatik, galderiaz ataten, ure. Ta, harek, ze esango dotsut, ba? Ipintten ebezan porruek ta geuzek, bakotzak erun apurtxo bat katilluaz, botaten “tza-tza-tza”, erregeu daittezan.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!