Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa
Lumo auzoa; Gernika-Lumo (Bizkaia) (1927)
Biografia
1927. urtean munduratu zen aldundiarena zen Asilo Kalzada kaleko "Kamiñeruen" etxean, Gurutze Gorri ondoko "Lertxun" taberna zegoen tokian. Gurasoak ere gernikarrak zituen, kaletarrak hain zuzen ere. Bere aitak diputaziorako egiten zuen lan errepideetako delineatzaile legez. Lau neba-arrebatatik hirugarrena izan zen. Xexili Gernikako historiarekin zerikusia izan duen gertakari bateko protagonista izan zen: Segundo Olaetaren gidaritzapean zegoen Elai-Alai dantza taldeko kidea zen horietako askok Frantziara alde egin zutenean. Gordexolan hasita Santanderrera joan zen bere ahizparekin eta beste kide batzuekin batera; handik, Donibane Garazira joan ziren eta bertan egon ziren lau hilabetez elkarrekin 2.000 ume euskaldun Parisera heldu aurretik, bi urte luzez egon ziren Parisen. Herrira bueltatzerakoan, jostun lanak ikasi eta bi ahizpekin batera denda eta tailerra zabaldu zuen San Juan kalean zuten etxearen aurrean, "Hermanas Mintegia". Bizi osoa aritu izan da batik bat izarak eta txapelak egiten; 80 urterekin egin zuen azken txapela. Nabarnizko Pedro Ondarzarekin ezkondu ostean, Industria kalera joan ziren bizitzera; bi alaba izan zituzten. Grabazio hauetan, joskintzaren inguruko eta Elai-Alai taldearen gerra garaiko zirrikitu guztiak kontatu ditu. GER-107/108 zintetan bere auzoak ziren Kontxi "Piñu" eta Mertxe Hidalgogaz batera eman zigun antzinako bizipenen berri.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-045 | 2010 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-046 | 2010 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-107 | 2012 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-108 | 2012 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute