Serafin Ruiz Sagasti
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1923-2011)
Biografia
1923an jaio zen Gernikako Frantseskalen (gaur egun Azokakale). Ama Ibarruriko (Muxika) Etxandikoa zuen eta aita Getxotik Gernikara gaztetan etorritakoa. Bere aitak denda zuen Frantseskalen, "Pepena" izenez ezaguna, eta Serafin 8 urtegaz hasi zen egunkariak saltzen kalerik kale eta etxerik etxe aitari laguntzen. Bonbardaketan etxe barik gelditu ziren eta Bilbora eta handik Arboledara joan zen Ibarruriko izekoarengana joan arte; bere etxekoak Gernikan geratu ziren. Ibarrurin bertan egon zen nazionalak sartu zirenean. Bertako osaba bat militarrek hartu eta Oizpen fusilatu zuten. Bideak zabaldu zituztenean herrira bueltatu zen eta sindikatuetako etxe bat egokitu arte, beste familia batzuen etxeetan bizi izan ziren; kalean bizi izanda gosea pasatu zutela dio. Umetan goizez Pasealekuko eskoletan eta gauez don Juan Ansotegiren klase partikularretara joan zen. Gerra ostean, mutil batzuk karmeldarren ikastetxera joan ziren. 14 urterekin lanean hasi zen. Ezkondu ostean Alhondiga kalera joan zen bizitzera. Ibarruriko zein Gernikako kontu asko gogoratzen ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-036 | 2010 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute