Seberino Onaindia Landeta

Gernika-Lumo (Bizkaia) (1920-2012)

Biografia

1920an jaio zen Asilo Kalzada kalean, gaur egungo Juan Kaltzada, Irlandia arrandegia dagoen lekuan. Bere aita Ibarruritik (gaur egun Muxika) Iurretara joandakoa zen eta ama nabarniztarra. 11 senidetatik 5. da bera. Bere anaia bat, Dioni Onaindia, pilotari profesionala izan zen, orduko onenetarikoa. Bere aitak etxean okindegia eta biltegia zituen (zahi, baba, garagarra, ereiteko patata...). Bere neba-arreba zaharragoak Arratzun jaio ziren, bere aitak Nabearen errota alokatu baitzuen bertan okindegia jartzeko. Bere aita Gernika-Lumoko ANV-EAEko presidente izan zen; 13 hilabete igaro zituen preso. Bere osaba betek ere okindegia zuen: Aulestin, Eibarren, Gizaburuagan... Bonbardaketak kalean harrapatu zuen, eta babeslekuan lekurik ez zegoela-eta, alde egin zuen solorik solo. Horrek salbatu zuen, babesleku hartakoak hil egin ziren-eta. Beraien etxea zutunik gelditu zen bakarrenetarikoa izan zen. Ostean, bera eta aita Gatikara eta handik Barakaldora joan ziren, han ere okin lanetan ibili ziren; Bilbo hartu zutenean Gernikara bueltatu ziren. Baldatikako Luis Gomezak Gernikan zuen okindegian hasi zen lanean. Beranduago, Eibarreko osaba etorri eta Gizaburuagako Laizoleta errota-okindegira joan zen lanera. Bere arrebaren semea da Javier Agirre Onaindia, "el vasco" edo "mexikarra" ezizenez ezaguna den futbol-entrenatzaile mexikarra. Azken urteotan Kaltzada egoitzan bizi da.

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-031 2010 Gernika-Lumoko ahotsak
GER-032 2010 Gernika-Lumoko ahotsak
GER-035 2010 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 "Olleridxie"n jaioa Bideoaren ikonoa
2 Jaiotetxean okindegia eta biltegia Bideoaren ikonoa
3 Ama Birjinaren kapa Bideoaren ikonoa
4 Anaia pilotari profesionala Bideoaren ikonoa
5 Pasealekuko eta Otazuareneko eskolak Bideoaren ikonoa
6 Maisu erdaldunak Bideoaren ikonoa
7 Artilezko pilotak Bideoaren ikonoa
8 Gaztetako ibilerak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia