Santi Intxausti Gerrikagoitia
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1931)
Biografia
1931. urtean jaio zen Nabarrnizko Intxaurraga auzoko "Goikesta" baserrian. Gurasoak ere bertakoak zituen, baina sei hilabete zituela ama hil eta aiton-amonekin hasi zen. Berak lau urte zituela, aita berriro ezkondu zen Ereñoko emakume batekin eta orduan etorri ziren Gernikara, gaur egungo merkatu-plaza ondora; beste hiru anaia jaio ziren gerora. Umetan, karmeldarren ikastetxera joan zen eta gerora hainbat partikularretan ere ibili zen: Otazuanekoan, Bareñorenean kontabitiltatea ikasten eta Luisita Escuderorenean takigrafia lantzen. Bonbardaketa ostean, Errenteria auzora joan ziren bizitzera etxe barik gelditu baitziren; azkenean, aitak Gernikako Ibarran egindako etxera joan ziren. Bere aitak arotzeria izan zuen eta aitari laguntzen hasi zen kamioi-gidari lanetan; guztira 60 urtez ibili zen lanbide horretan. Tartean hiru urtez Idahon (AEB) egon zen. Ereñoko emaztearekin ezkondu eta sei seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-069 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute