Mateo Malaxetxebarria Lauzirika
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1926-2015)
Biografia
1926an jaio zen Kortezubiko Barrutia auzoko Anbekonean. Ama marmiztarra (Mendata) zuen, 12 urtegaz Anbekora joandakoa; aita ostera, Foruko San Kristobalgo Garai baserrikoa. Bost neba-arrebatatik hirugarrena da bera. 6 urtegaz Kortezubiko eskolan hasi zen. Gernikako bonbardaketa ostean Fruiz, Mungia, Derio, Portugalete, Ortuella, Santurtzi, Asua... aldean egon ziren ebakuatuta bi hilabetez. Gerra ostean, 11 urtegaz herriko eskolara bueltatu zen, baina denbora gutxirako. 15 urtegaz, 1942an, Astra arma-lantegian hasi zen beharrean 1946ra arte. Igeltsero lanari ekin zion orduan. 1952an utzi zuen bere jaioterria eta Ameriketara joan zen artzain lanetan; 18 hilabete pasatu zituen Idahon eta 1954an New Yorkera joan zen igeltsero legez eraikuntza lanetan. 1958an Gernika-Lumora bueltatu zen eta etxea erosi zuen bertan. 1960an Ameriketara bueltatu zen, eta joan-etorri asko egin ostean 1969an etorri zen betiko eta Gernikan bizi da ordudanik. Bi semeren aita da. Gerra garaiko kontu ugari gogoratzen ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-005 | 2010 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-008 | 2010 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute