Luzina Arriola Zabalia
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1925-2014)
Biografia
Ondarroan jaio zen, bere aitaren jaioterrian, baina laster etorri ziren amaren herrira bizitzera, Gernikako Goienkalera. Bost neba-arreba izan ziren. Karmeldarren ikastetxean ibili zen bonbardaketara arte. Bonbardaketa eguneko erasoa hasi aurretik babeslekuan egon ziren eta gauean bertan Bilbo aldera joan ziren. Handik Gordexuelara joan ziren Elai-Alaiko kideekin batzeko eta Frantzia aldera joan ziren: lehenengo, Donibane-Garazira eta gero, Parisera, 3 urtez egon zen bertan Segundo Olaetak gidatutako taldean. Gernikara bueltatu zirenean, Olaetatarren eta Seber Altuberen txaletetan egon ziren bizitzen. Gernikako hainbat zarzuelatan parte hartu zuen gaztetan eta orfeoiko meso sopranoa izan zen. Donostian Arévalo del Rey dukesaren etxean dontzeila lanetan aritu ostean, 1952an Ingalaterrara joan zen. Bertan hasi zuen bizimodu berria, bertako batekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan ostean. Hori dela-eta, euskaraz aritzerakoan ere ingeleserako joera nabaritzen zaio.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-081 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute