Julio Onaindia Landeta
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1924-2018)
Biografia
Asilo Calzada kaleko (gaur egungo Juan Kaltzada) Saraspe izeneko etxean jaio zen. Gerora ere, leku berean egindako etxe berrietako batean bizi zen. Beraien jaiotetxean okindegia, biltegia, irin-fabrika (herrian egon den bakarra) eta zerrategia zuten. Bere aita Iurretako Arandia errotan jaioa zen, gerora Arratzuko Nabeatarren errotara etorritakoa; ama, ostera, nabarniztarra zuen. 11 neba-arrebatatik zortzigarrena izan zen. Horietako hainbat anai kirolariak izan ziren: Seberino borroka-libreko borrokalaria, Dioni bere sasoiko pilotari onenetarikoa, eta Julio bera ere, garaiko pilotari onenekin lehiatu zen lesioengatik pilota utzi zuen arte. Aita Gernika-Lumoko EAE-ANVko lehen presidentea izan zen; ondorioz, kartzelan izan zuten urtebetez. Bonbardaketan Nabarnizera joan ziren eta bidean bere anaia nagusiena preso hartu zuten. Erasoen ostean, herriko hainbat familia hartu zituzten beraienean, etxea zutik mantendu baitzitzaien. Etxe horretan bertan piano-eskolak ere ematen zituen bere arrebak, Javier Agirre Onaindia futbol-entrenatzaile mexikar-euskaldunaren amak. Zazpi urtetatik 11 urtera arte baino ez zen ibili Pasealekuko eskoletan; Segundo Olaetagaz ere solfeoa ikasi zuen gerra aurretik. Negozioak zirela-eta, herriko lehenengoetariko autoak eta telefonoa beraien etxean izan zuten. 1951. urtean, Geltoki plazan autoentzako ordezko piezak eta bestelakoak zituen denda hartu zuen. Gernika-Lumoko hainbat ezizenen bilduma du eginda, eta horietako asko aipatu eta azaldu dizkigu.
Zintak
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute