Juanita Bergara Mintegia
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1917-2013)
Biografia
1917an jaio zen Arratzuko Telletxe baserrian. Aita araoztarra (Oñati) zuen eta ama arratzuarra. Hiru neba-arrebatatik bigarrena izan zen. Umetan Loiolako eskolan ibili zen. Baserriko beharretan ibilitakoa da, Gernika-Lumoko plazan askotan egondakoa. Bonbardaketako lekuko, San Juan Ibarran harrapatu zuen erasoak. Bere neba zaharrena nazionalisten idazkaria izan zen gerra garaian. Gerra sasoiko hainbat kontu kontatzen ditu. 27 urte zituenean, Kortezubiko Barrutibasoko Secun Mendioleagaz ezkondu ostean, Gernikako Errenteriara (sasoi hartan Ajangiz) etorri zen bizitzera, eta ordudanik bertan bizi izan zen. Bi seme-alaben ama da. Elkarrizketatzailea bere senitartekoa da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-004 | 2010 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute