Jose Angel Mendia Dilla
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1926-2012)
Biografia
1926. urtean jaio zen elizaz Bilbo baina udaletxez Arrigorriaga zen Abusu auzoan, baina segidan joan ziren Zornotzara bizitzera bere ama hango maistra baitzen. 14 urte zituela etorri ziren Gernikara eta bertan bizi izan da ordudanik. Ama ere Abusukoa zuen eta aita Zeanuriko Altzuste auzokoa, albaitaria. Umetan bere amagandik jaso zituen eskolak neska artean. 1937. urtean, bere ama, beste maisu-maistra asko bezala, atxilotu eta Bilboko Larrinaga eta Orue txaletean egon zen, Mutrikuko Saturrarango espetxera eraman aurretik; 1940ra arte egon zen Saturraranen. Oso ondo gogoratzen zituen garai hartako kontuak. Otxandiora joan zen bere osaba batengana eta handik La Guardia-Biasteriko seminariora joan zen, baina pare bat urtetara utzi zuen. Ama Saturrarango kartzelatik irteterakoan etorri ziren Gernika-Lumora. Iberdueroko langilea izan zen. Emaztea ere gernikarra du, Zallobieta zapata-dendakoa. Hizkeran Arratiako euskararen ukitua du, bere aitaren eraginez.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-048 | 2010 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute