Jose Albizu Basterretxea Pastorie
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1930-2016)
Biografia
1930ean jaio zen Ibarruriko (gaur egun Muxika) Mauma auzoko Irudieta “Aixenbeko” baserrian, baina 19 urtegaz Gernika-Lumoko Arana auzoko Etxeandira joan zen eta bertan bizi izan zen ordudanik. Bost anai-arrebatatik hirugarrena. Aita Maumakoa bertakoa zuen eta ama Ibarruriko Trupittekoa. 12 urtera arte Maumako eskolara joan zen; Lekeition artzain zebilela ere klase partikularretara joaten zen bertan. Beti aritu izan zen artzain beharretan bere familiako tradizioari jarraituz. 1960tik 1968ra arte Kalifornian ibili zen artzain. 1969an Dalian hasi zen lanean eta 24 urte egin zituen bertan, erretiroa hartu arte. Jubilatu arte Etxeandibarrin ganadua izan zutenez, beti egon izan zen baserriko beharrei lotuta. Kortezubiko Parlamente baserriko Pakita Goitiagaz ezkondu ostean bi seme-alaba izan zituzten.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| GER-003 | 2010 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute





