Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz

Gernika-Lumo (Bizkaia) (1931-2018)

Biografia

Saraspe plazan jaio 1931. urtean. Aita Kortezubikoa zuen, errementaria, eta ama Ibarrangeluko Merru auzokoa, jostuna. Bere ume garaia gerrak eta bere jaioterriko bonbardaketak erdibitu zuen eta Frantzian pasa zituen hiru urte errefuxiaturik bere hiru neba-arrebekin. Bertan jaso zituen lehen eskolak Gernikako Pasealekuko eskolara joan arte. Bonbardaketan beraien etxe atzeko babeslekuan babestu zen, baina amaren aldeko amama, ezin irtenda, etxean bertan hil zen erreta. Gurasoak Arana kondearen lagunak zirenez, haien Nere Kabia jauregiko garajean jarri zuen bere aitak errementari-tailerra Torrezuri jauregian bizi ziren bitartean. 14 urte zituela, aitarekin hasi zen beharrean tailer horretan. Zazpi urtez Torrezurin egon ostean, Saraspera bueltatu ziren lehengo etxea zegoen leku berera eta plazan bertan tailer berri bat zabaldu zuten. 17 urterekin Marijesietan abesten hasi zen eta soldadutzara joan arte aritu zen horretan. Ezkondu ostean, Venezuelara joan zen eta bertan hazi ziren bere lau alabetatik hiru. Mendigoizale ausarta, Euskal Herriko mendi guztiak, 700dik gora hankapean izan ditu.

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-095 2011 Gernika-Lumoko ahotsak
GER-096 2011 Gernika-Lumoko ahotsak
GER-097 2011 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Amama erreta hil zen bonbardaketan Bideoaren ikonoa
2 Bonbardaketa ostean, hiru urtez Frantzian Bideoaren ikonoa
3 Bonbardaketan amak abortua izan zuen Bideoaren ikonoa
4 Bonbardaketatik Frantziara joan arteko uneak Bideoaren ikonoa
5 "En el barco San Mamés vinimos los niños vascos..." abestia Bideoaren ikonoa
6 Frantziako bizimodua Bideoaren ikonoa
7 Frantziatik bueltan mojek atetik "bota" zituzten Bideoaren ikonoa
8 Arana kondearen garajean jarri zuten tailerra Bideoaren ikonoa
9 Torrezuri jauregian bizi izan ziren Bideoaren ikonoa
10 Unzetaren txaletean errementari lanetan Bideoaren ikonoa
11 Saraspeko errementari tailerra Bideoaren ikonoa
12 Soldadutzako destinoa berak aukeratu zuen Bideoaren ikonoa
13 Esperanza arma-lantegikoekin harremana Bideoaren ikonoa
14 17-18 urte zitueneko Marijesiak Bideoaren ikonoa
15 Irratia ezkutuan entzun behar Bideoaren ikonoa
16 Operetak eta komediak Bideoaren ikonoa
17 Ezkontzetako abeslari Bideoaren ikonoa
18 Marijesietako kideak Bideoaren ikonoa
19 Euskal Herriko mendi guztiak igo ditu Bideoaren ikonoa
20 Mendiko arropa berezi barik Bideoaren ikonoa
21 "Viejo San Juan" abesten zuten mendian Bideoaren ikonoa
22 "Brisas gerniquesas" aldizkaria Bideoaren ikonoa
23 Euskaraz entzungo ote zieten beldur Bideoaren ikonoa
24 Gerra aurreko Saraspe Bideoaren ikonoa
25 Etxea sutan eta josteko makina leihotik behera Bideoaren ikonoa
26 Amuma biziri erre zen bonbardaketan Bideoaren ikonoa
27 Gizarte etxeko ikastola zarratzeko agindua Bideoaren ikonoa
28 Ikastolaren alde pentsaera desberdinetakoak batu Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia