Inazio Intxausti Ormaetxea

Gernika-Lumo (Bizkaia) (1935-2021)

Biografia

1935ean jaio zen gaur egun merkatu-plazako arrandegia dagoen tokian. Aita nabarniztarra zuen eta ama Ereñokoa. Sei anaiatatik bigarrena da bera, aitaren bigarren ezkontzakoa. Bonbardaketa ostean, etxe barik gelditu zirenez, Ereñora joan ziren eta handik Errenteria auzora. Sei urte zituenean bere aitak Bekoibarran eraikitako etxera etorri ziren eta ordudanik bertan bizi izan da. Umetan, karmeldarren eskolan, Otazuaren eskolan eta Makalaren klase partikularretan kontabilitatea ikasten ibili zen. Andra Mariko elizan meza-laguntzaile bezala aritu zen urte askoan. Aitak zerrategia zuen Bekoibarrako etxe ondoan eta 16 urterekin bertan hasi zen lanean etxeko gainerakoekin. Urte askoan kamioi-gidari legez ibili zen lanean zerrategirako eta baita hortik kanpo ere. 1960. urtean, aitak zerra alokatu zuen eta beranduago Marcos Ormaetxeari saldu zion, gaur egun Losal lantegia dagoen tokian. Gaztetatik lanean ibili arren, ezkondu ostera arte ez zuen jornalik izan. Orduan obretarako kamioia erosi zuen eta 1983ko uholdeen ostean lan egiteko eraikuntza-enpresa moduan hasi ziren lanean. Ordudanik herriko hainbat lanetan parte hartu du: kaleak konpontzen, polikiroldegian, futbol-zelaian...

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-039 2010 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Presoak Gernika berreraikitzen Bideoaren ikonoa
2 Karmelitetan eta partikularretan Bideoaren ikonoa
3 Umetan karramarroak batzen etxekoekin Bideoaren ikonoa
4 Otazuaneko eskolan Bideoaren ikonoa
5 Makalarekin partikularretan Bideoaren ikonoa
6 Zerrategia itxi eta kamioilari Bideoaren ikonoa
7 Basoan atxurra, aizkora eta trontzarekin Bideoaren ikonoa
8 Goizeko bostetan gurasoak sorora lanera Bideoaren ikonoa
9 Errenteriako errota Bideoaren ikonoa
10 Aste Santua Gernikan Bideoaren ikonoa
11 Andra Marin monagilo Bideoaren ikonoa
12 Monagiloen zereginak eta janzkera Bideoaren ikonoa
13 Garizuma eta bulak Bideoaren ikonoa
14 Jaietan arratoi lasterketa eta erregeetan opariak Bideoaren ikonoa
15 Emaztea ezagutu zuenekoa Bideoaren ikonoa
16 Zinera eta paseoan etxekoen diruarekin Bideoaren ikonoa
17 Etxe ingurua lehen Bideoaren ikonoa
18 Orduko trena, merkantziaz betea eta motela Bideoaren ikonoa
19 Autobusak bi pisukoak Bideoaren ikonoa
20 Anaiak bizikletaz, aita kotxez Bideoaren ikonoa
21 Laidara eta Gorlizera hondartzara urtean behin Bideoaren ikonoa
22 Gernikako zineak Bideoaren ikonoa
23 Elizan gizonak eskuman eta emakumeak ezkerrean Bideoaren ikonoa
24 Etxeko euskara Bideoaren ikonoa
25 Batxilergoa lehenengoz euskaraz Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia