Carmen Larruskain Madariaga

Lumo auzoa; Gernika-Lumo (Bizkaia) (1926)

Biografia

1926. urtean sortu zen Ziortza-Bolibarren baina hiru aste zituela Lumoko Arana auzoko Arana baserrira etorri ziren etxekoak. Ama markinarra zuen eta aita ziortzarra; 10 neba-arrebatatik seigarrena izan zen. Umetan, Pasealekuko eskolan ibili zen bonbardaketara arte, eta, gero, karmeldarretan. Aita gerra ostean hil zitzaion tifusak jota eta ama gazterik alargundu zitzaionez, 13 urterekin neskame lanetan joan zen, lehenengo Eibarrera eta gero Zornotzara. Ezkondu arte beti ibili izan zen baserriko lanetan eta esne-banaketan. 1959an Santa Luzia auzoko senarrarekin Industria kalera joan zen eta geroztik bertan bizi izan da.

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-044 2010 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Neskame Eibarren eta Amorebietan Bideoaren ikonoa
2 Nebak soldadu eta bat kartzelan Bideoaren ikonoa
3 Bonbardaketa eguna Bideoaren ikonoa
4 Lehen jaunartzea erdaraz Bideoaren ikonoa
5 Mezetarako ez joateko aitzakiak Bideoaren ikonoa
6 Ameriketan zebilen mutilarekin ezkondu zen Bideoaren ikonoa
7 Anaia eta senarra Ameriketan Bideoaren ikonoa
8 Ahizpak abarketak egiten Bideoaren ikonoa
9 Esnea banatzen Bideoaren ikonoa
10 Militon etxea eta Guardia Zibilen koartela Bideoaren ikonoa
11 Soroko lanak makinarekin Bideoaren ikonoa
12 Aritzako eta Muxikako errotara Bideoaren ikonoa
13 Tabakoa erein eta lehortu Bideoaren ikonoa
14 Arropak garbitzera errekara eskorgarekin Bideoaren ikonoa
15 Lurgorriko emagina Bideoaren ikonoa
16 Ezkontza eta opariak Bideoaren ikonoa
17 Alaba Lurdesen lehenengo frakak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia