Andone Bidaguren Bilbao

Gernika-Lumo (Bizkaia) (1927-2024)

Biografia

Ajangizen jaio arren, Errenteriatik joanda lehenengo etxean, hiru urterekin Barrutiko (Kortezubi) Musoerdira joan ziren. Hala ere, beti ibili izan da Gernika-Lumon; 22 urterekin bertako Gotzon Bareñorekin ezkondu ostean bertara joan zen bizitzera eta bertan bizi izan da ordudanik. Gerra sasoian, gudariak eta militarrak izan zituzten Musoerdin; bere aita preso hartu zuten eta hiru urte eta erdiz egon zen Lekeition, Bilbon eta Pontevedrako San Simón irlako espetxean. Umetan, Gernikako karmeldarren ikastetxean ibili zen, baina bonbardaketa ostean, Kortezubira joan behar izan zuten. Ezkondu aurretik, Bodegoian ibili zen lanean, eta ezkondu ostean, merkatu-plazako bi harategitan eta Aterpe tabernan. Seme bakarra izan zuen.

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-049 2010 Gernika-Lumoko ahotsak
GER-050 2010 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Barrutiko "cura Puñetas" Bideoaren ikonoa
2 Barrutiko jaiak Bideoaren ikonoa
3 Eskolara gutxi: amari lagundu behar Bideoaren ikonoa
4 Karmeldarretara Bideoaren ikonoa
5 Gudariak eta militarrak etxean Bideoaren ikonoa
6 Militarrekin hartu-eman ona Bideoaren ikonoa
7 Aita hiltzetik salbatuta Bideoaren ikonoa
8 Aita kartzelan zorriz eta zikinkeriaz beteta Bideoaren ikonoa
9 Diru barik; kartzelako gutunak Bideoaren ikonoa
10 Salatari asko Bideoaren ikonoa
11 Bonbardaketa osteko lapurretak Bideoaren ikonoa
12 Bonbardaketako gezurrak Bideoaren ikonoa
13 Bonbardaketa eguna Bideoaren ikonoa
14 Bonbardaketa ostean, inguruko etxeak beteta Bideoaren ikonoa
15 Baserrian ez zuten goserik Bideoaren ikonoa
16 Errotak zarratuta; garia eta artoa entregatu beharra Bideoaren ikonoa
17 Errazionamendua eta estraperloa Bideoaren ikonoa
18 Bonbardaketa aurreko Gernika Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia