Herrikoak bertakoekin ezkontzen ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAZ-001-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Festetan dantzari onenak zeintzuk ziren begiratzen zuten. Batzuk isilka ibili ondoren ezkontzen omen ziren. Herrikoak herrikoekin ezkontzen ziren normalean. Gauean azkena erretiratzen zena nor zen denok zekiten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko abenduaren 09a
- Iraupena: 0:03:01
- Erref: GAZ-001/019
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ezkontzak , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea
Transkripzioa
-Ordun nobiyua billatzeko re garai earra izango zan festa garaia, zeiñek dantza ondona in ta zein fiñena ta.
-Bai, dantzarik onena zein zan ikusteko behintzat bai. Gaiñeko ez dakit, ez dakit. Batzuk bat’e akordatu gabe ezkontzen emen zien, iñor akordatu gabe.
-Nola?
-Ixilik, sekreton, gauez hitz ein ta itten emen zien, denbo bateako.
-A bai e?
-Bai, hala esaten zuen, hoi bai. Ez hola, urtetan ta, plazan ta, herritan ta ibillita ez. Hitz ein, bestalde hitz einda, herrin, e zea, matrimonio asko ziela esaten zuen beiñe iñork alkarrekin ikusi gabekok. Bai.
-Normalena ordia, bestelakua izango zan ezta? Hola ezautu ta.
-Bai, herri, gaiñea herriñ herrikoa zan asko, ordun, herriñ herrikoa, bai, kanpotiken zea gutxigo, ez dakit hue nola izaten zan kanpo herrin, herrikoik’e ez zan juten beste herria eta, o launtzaz o nola itten zien, matrimonio hoik ez dakit.
-Neska launtzea’re ahal zan hurbillena nahiyo igual.
-Bat ez askotan.
-Ez e.
-Ez, eun argiz mutillek’e lotsatu ta neskake bee garaian alde in ta, karo. Gauezkoak ibilliko zien, ordun’e izango ziela esaten det /esatet/ nik, izango zien akasko baiño, haik distintiboak zien, haik’e bazuen distintibo difeentia, belaxe, gauen azkena ibiltzen zana ta, gauen azkena erretiratzen zana ta bazittuen lenguak’e esaten zittuen kontuk, beti, beti izan da hoi, beti, uaiñ’e hala izangoa ta gero’re bai. Uaiñ berriz, eguna argittu arte eoten die /eoteie/ denak eta, uaiñ eztao.
-Uaiñ e hamabik jota kalea.
-Bai ta gerogo’re, afaldu ta gero, aimarik ya erretiratu, baiño, baiño gero, afaldu ta gero kalea asko, eske gaiñea ezer eztala eoten esaten due /esateue/ aurreaotik junda ta hola, ta.
-E, ordun esaten zizuen mutillekin ta kontuz ibiltzeko, bildurra bazan gauez bidetan ibiltzeko o.
-Bai, hoi haundie zuen lehengo zaharrak, bai, bai. Illuntzen erretiroak e bakoitzak beai asko launduko ziola gaiña, bee garaien erretiatu ta, zeatzen zana, asko, ez dakit /eztait/.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!