Gaztelu (Gipuzkoa)

Inguruko herrietako festak

Inguruko herrietako festak <p>Txikitan diru gutxi ikusi zuten, festetara joateko ematen zietena. Inguruko herrietako festetara joaten ziren. Festa onenak herrikoak ziren. Musika pixka bat izatea nahikoa zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAZ-001-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txikitan diru gutxi ikusi zuten, festetara joateko ematen zietena. Inguruko herrietako festetara joaten ziren. Festa onenak herrikoak ziren. Musika pixka bat izatea nahikoa zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuek ordun diruik ume ziñatela ikusten al zenuen txanponik.
-Ez, ez guk ez, noabaitte jun behar bagendun ematen baziguen pezta bat o bi o festetan, hemendik Lizartza festa, Oreja festa ta hola, hoik bi herri hoik, gero Leaburu bestea, hiru. Hiru herri hoita juten giñen, gaiñentzen ni enaiz jun beste bestetan izan, nere denboa hiru herri haitako festata. Geo Altzon gendun izeba bat, harea ezkondue, aitten arreba ta, harea jun ta beste bi egun o itten bagiñun festatan, hiru egun batzutan ta, hola.
-Ze, ze festa zian onenak.
-Herriko festak, jo, txistue aittu ezkeo o akordeona pixkat aittuzkeo nahikua bazan hotsa zerbaitte [...] aittuzkeo nahikua bazan. Ordungo festak uan gaurko musikaik onena baiño hobea zan. Tik uain gaurko musikaik eztiu ezer entenitzen guk eta [...].
-Ordun ze izaten zan festetan, juntatu dantzako ta ahal zan gorana jaso besok eta jo ta fuego?
-Jo ta fuego.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia